2019-06-21

AGUR ARANTZABELARI


Agur, agur, agur Arantzabelari

agur, agur, agur jende guztiari.


Haur hezkuntzan gu beti jolasean
Pozik ta zoriontsuak ginen
Gela magikoan ta bideogelan
Oso ondo pasatzen genuen.

Agur…

Letraz letra guztiok hasi ginen
idatzi eta irakurtzeko asmoz
Lehen Hezkuntzan kezkati, urduri
baina beti ikasteko gogoz.

Agur…

Urtez-urte aurrera joan gara
ta ikastolan oso gustura
ikasketetan ondo prestatuta
joango gara institutura.

Agur…

Institutuan guk espero dugu
Lagun berriak edukitzea
Gehiago ikasi behar izan arren
Nahi genuke ondo pasatzea.

Agur…



 

18-19 ikasturteko azken eguneko argazkiak

2019-06-20

SCRATCH EGUNA ARANTZABELAN

https://photos.app.goo.gl/uynCUc3ktzQ6Szxb7
Gaur Scratch eguna ospatu dugu Arantzabelan eta ikastolako ikasleek aukera izan dute guk egindako lanak ikusteko.

Talde bakoitzak bere proiektua aurkeztu du: murala, ipuina, galdetegia eta errobotikako muntaia.

2019-06-18

AZKEN TXANGOA


Gaur Donostia aldera joan gara eta zientziaren aurpegi alaiena aurkitu dugu:  Eureka! Zientzia museoa.
"Debekatuta dago ez ukitzea" lemapean jolastu eta ikasi dugu. Zientzia ikusteko, sentitzeko eta gozatzeko oso leku aproposa dela iruditu zaigu. Primeran ibili gara lagunartean eta esperimentuak egiten.
Beno, hau izan da ikastolan egin dugun azken txangoa. Hau pena!






2019-06-17

ZIENTZIA MUSEOA

Bihar Donostiako "Kutxaespazioa" zientzia museoa ezagutzera joango gara; baina, hara joan baino lehen "Kutxaespazioa"ren web-orrian sartuko gara eta Zientzia Museo honek eskaintzen duenaren berri jasoko dugu. Arretaz aztertzen baldin badugu orain lantzen ari garen gaiari buruzko azalpen asko aurkituko ditugu.

2019-06-06

MATERIAREN PROPIETATE BEREZIAK

MATERIAREN PROPIETATEAK

Disolbagarritasuna
Biguntasuna
Xaflagarritasuna
Elastikotasuna
Gogortasuna
Hauskortasuna
Erregaitasuna
Harikortasuna
Biskositatea edo likatasuna
Plastikotasuna