6. maila - Txanela 5. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
6. maila - Txanela 5. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019-06-18

AZKEN TXANGOA


Gaur Donostia aldera joan gara eta zientziaren aurpegi alaiena aurkitu dugu:  Eureka! Zientzia museoa.
"Debekatuta dago ez ukitzea" lemapean jolastu eta ikasi dugu. Zientzia ikusteko, sentitzeko eta gozatzeko oso leku aproposa dela iruditu zaigu. Primeran ibili gara lagunartean eta esperimentuak egiten.
Beno, hau izan da ikastolan egin dugun azken txangoa. Hau pena!






2019-06-17

ZIENTZIA MUSEOA

Bihar Donostiako "Kutxaespazioa" zientzia museoa ezagutzera joango gara; baina, hara joan baino lehen "Kutxaespazioa"ren web-orrian sartuko gara eta Zientzia Museo honek eskaintzen duenaren berri jasoko dugu. Arretaz aztertzen baldin badugu orain lantzen ari garen gaiari buruzko azalpen asko aurkituko ditugu.

2019-06-06

MATERIAREN PROPIETATE BEREZIAK

MATERIAREN PROPIETATEAK

Disolbagarritasuna
Biguntasuna
Xaflagarritasuna
Elastikotasuna
Gogortasuna
Hauskortasuna
Erregaitasuna
Harikortasuna
Biskositatea edo likatasuna
Plastikotasuna

MATERIAREN PROPIETATE BEREZIAK

 Unitate hoentan materiaren propietate bereziak aztertuko dituzu: gogortasuna, elastizitatea, biskositatea, hauskortasuna, harikortasuna, xaflagarritasuna...

Kontzeptuak hobe ulertzeko  eskema hauek aztertu ditzakezu:


2019-04-17

...SAIATZEN HORTAN EZIN GELDITU

Gai berri honetan zientzialariak bezala arituko gara, teoriak eta praktikak bat egiten duten frogatzen.

Hasteko, hona hemen Albert Einsteinek XX. mendearen hasieran plazaratutako erlatibitatearen teoria modu erraz batean azaltzen duen bideoa. Horrela gure aiton-amonek ere ulertuko dute.