2018-04-26

LIBURUTUBERS


Kaixo kaixo!

Zer moduz?

Ez dakigu zuen seme-alabek kontatu dizueten baina,....Aransaguak Youtubers bihurtzen hasiak gara. Dakizuen bezala, hamabostean behin, Aransaguek liburu bat eramaten dute etxera. Liburu hori irakurri eta gero, normalean, lantxo bat egiten dute "classroom"-ean. Lantxo horiek hain errepikakorrak ez izateko eta irakurlezaletasuna sustatzeko helburuarekin, irakurri duten liburuan oinarritutako aurkezpenak grabatuko dituzte ikasleek. Aurkezpen horiek haien irudimena garatzeko aukera aparta izango dira ere bai. Izan ere, grabazioan mozorratuta agertu daitezke, marrazkiren bat erabili dezakete haien hitzaldia laguntzeko,...

Ea zer iruditzen zaizkizuen orain arte egindako grabaketak, anima zaitezte eta murgildu gaitezen liburuen mundu zoragarri honetan! LIBURUTUBERS



3 iruzkin:

  1. Oso politak, oso ondo egin dugu.
    Ibai p.

    ErantzunEzabatu
  2. Ze artista onak gara,
    profesionalak gainera!
    zorionak guztiei!!!ole ole!!!!!
    :) ;)

    ErantzunEzabatu