2019-03-11

MAKINA SINPLEAK

Makina sinpleak gizakiak antzinatik erabiltzen dituen eta lan fisikoa arindu eta errazten dioten oinarrizko tresna batzuk dira.
Aizkoran, karraskagailuan, zulagailuan eta beste hainbat tresnatan oinarrituta sortu ziren lehenengo lanabesak, eta tresna horien hainbat adibide aurkitu izan dira antzinako gizakia bizitako lekuetan: aiztoaren edo labanaren modura zorroztutako harriak; lurra zulatzeko edo harrotzeko aitzurrak; hainbat erabileratako aizkorak; hezurrezko, adarkizko edo harrizko muturra duten ehizarako lantzak...
Tresna horiek, eraldatuta, jakina, oraindik ere erabiltzen dira.
Makina sinpleek gizakiaren parte-hartze zuzena behar dute funtzionatzeko eta gauzak mugitzeko, igotzeko, jaisteko, banatzeko, elkartzeko eta beste hainbat gauzetarako balio dute. 
Hauexek dira makina sinple ezagunenak: palanka, txirrika, gurpila, plano inklinatua, tornua eta ziria.

(https://eu.wikipedia.org/wiki/Makina_sinple) 




Makina Sinpleak from Ikaselkar on Vimeo.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina