2017-12-22
2017-12-15
ARTE EDERREN MUSEOAN
Gasteizko Arte Ederren Museoa bisitatu dugunean, hainbat artista arabarren artelan ikusi ditugu, eta batez ere, Olano margolari ospetsuarenak. Margolari klasiko eta modernoen arteko desberdintasunak aztertu ditugu.
Ondoren, gure sormena erabiliz, konposizioak eta kolageak egiteko aukera izan dugu; lehenak taldeka, eta bigarrenak, bakarka.
Gustura aritu gara eta lan politak atera zaizkigu. Ikusi nahi badituzu, klikatu argazkian.
2017-12-03
2017-11-30
MAPAK: EUSKADIKO IBAIAK
Mapetan klik eginez gero, Euskadiko hiru lurraldeetako ibaiak eta urtegiak ikasi ahal izango dituzu. Aurrera!
E. H. ko IBAIEN ISURIALDEAK
Ur-mugako mendiek bi isurialdetan banatzen dute Euskal Herria:
Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.
Mediterraneo isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Hemengo ibaiak luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzuetan agorraldiak izaten dituzte.
2017-11-20
IRRISTAKETA IKASTAROA
Aurten ere izotz gaineko irristaketa ikastaroa izan dugu. Bertako hiru irakasleen esanetan, helburuak ondo baino hobeto bete ditugu; eta jarrera bikaina izan dugu.
Horrez gain, primeran ibili gara! Ikusi argazkiak!
2017-11-10
UNIBERTSOKO IPUINAK
Ez dakizuela zer irakurri? Hemen duzu guk idatzitako ipuin sorta.
Unibertsoaren gaiarekin lotutako jarduera da..
Gustatuko zaizkizue. Ongi pasa!
Unibertsoaren gaiarekin lotutako jarduera da..
Gustatuko zaizkizue. Ongi pasa!
2017-11-08
NUESTRAS REVISTAS GALÁCTICAS
Después de trabajar diferentes tipos de textos: entrevista, biografía, noticia, pasatiempos...; hemos escrito estas revistas. Esperamos que disfrutéis leyéndolas
Los textos no son reales, la mayoría los hemos inventado.
Los textos no son reales, la mayoría los hemos inventado.
2017-11-06
2017-11-01
UNIBERTSOKO HORMAIRUDIAK
Unibertsoari buruz ikasi duguna gogora ekarrita eta gure irudimena martxan jarrita, taldeka, hormairudi hauek egin ditugu.
Lehenengoaren gainean klik egiten baduzu denak ikusi ahal izango dituzu.
Lehenengoaren gainean klik egiten baduzu denak ikusi ahal izango dituzu.
Politak, ezta?
2017-10-31
ZENBAKI ERROMATARRAK
Zuzenketak egiteko:
Zenbaki erromatarretatik arabiarretara edo alderantziz egiteko online bihurtzailea2017-10-25
EUSKAL HERRIA
Txanelako 2.gaiarekin hasiko gara: Euskal Herria. Girotzeko, goazen bertatik bidaiatzera eta paisaiarik politenak ikustera.
2017-10-17
2017-10-16
2017-10-10
LURRA
2017-10-07
EGUZKI SISTEMAN ZEHAR BIDAIATZEN
Bideo honetan gauza interesgarriak entzun eta ikusi ahal izango dituzu. Gainera, ikasitakoa birpasatzen lagunduko dizu.
2017-10-06
2017-10-01
LA TILDE
Sabes que la tilde es un signo ortográfico que llevan algunas palabras en la sílaba tónica. Aquí encontrarás ejercicios para aprender qué palabras levan tilde. Haz clic en el dibujo y pon atención para saber dónde está la sílaba tónica de cada palabra.
2017-09-26
NETIKETA
Netiketaren esanahia oso sinplea da. Alde batetik, Net sarea esan nahi du eta bestetik, etiketa gizalegea da, inor ez mintzeko. Beraz, netiketak sarean bete behar diren legeak dira.
Hau kontuan hartuta, iruzkinetan idazterakoan zaindu beharko dituzun arauak hauexek dira:
-Identifikatu, hori da, esan nor zaren.
-Ez idatzi LETRA LARRIZ. Maiuskulaz idaztea ez dago bat ere ondo ikusita Interneten, adierazten baitu garrasika zabiltzala.
-Idatzi baino lehen, pentsatu.
-Zaindu ortografia. Gogoan izan pertsona batekin ari zarela hitz egiten, ez ordenagailuarekin.
-Ez iraindu inor sarean.
-Iruzkinak edota emaileak bidali baino lehen, berrikusi.
-Besteek jakitea gustatuko litzaizukeen gauza interesgarririk esan nahi baduzu, ez izan beldurrik. Sarearen helburua, azken finean, norberak dakiena partekatzea eta elkarri laguntzea da.
Las normas de netiqueta se pueden comparar con las normas de urbanidad de los internautas,es decir, son las pautas que hay que seguir para tener un comportamiento educado en la Red. Por tanto, a la hora de escribir los comentarios, estas son las normas que debemos cuidar:
- Identifícate, es decir, escribe quién eres.
- Evita escribir en MAYÚSCULAS. En la Red se considera "gritar" (a nadie le gusta que le consideren un mal educado por hablar a voces) y además dificulta la lectura.
- Piensa antes de escribir .
- Cuida las reglas de ortografía. Ten en cuenta que estás hablando con una persona, no con un ordenador.
- No insultes a nadie en los mensajes.
- Antes de enviar un mensaje es importante que lo revises con atención.
- Es una buena idea escribir sobre los temas que nos interesan, no tengas miedo. El fin de la Red es compartir y ayudarnos.
PARKEAN MARRAZTEN
Gaur Ikastola ondoko parkera atera gara paisaia marraztera.
Batzuentzat lan zaila izan da, zuhaitz, errepide, eraikin... dena argazkia baliz bezala egin behar zen eta.
Oso lan politak egin ditugu, akuarelaz margotutakoan politagoak geldituko dira!
Argazki gainean klik eginez gero, gehiago ikus ahal izango dituzu.
2017-09-25
2017-09-15
2017-09-14
2017-09-11
2017-09-07
GOGOETAK
Nola ikusten duzu zeure burua 5.mailan?
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Aldaketaren alde onak eta txarrak
- Lagunekin nola moldatuko zara? eta irakasleekin?
- 5.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?
Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Aldaketaren alde onak eta txarrak
- Lagunekin nola moldatuko zara? eta irakasleekin?
- 5.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?
Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.
IZARREN HAUTSA
Bideo honetan ziklo honetako laburpen txiki bat ikus daiteke; Izarren Hautsa abestia izango baita bi ikasturte hauetan landuko ditugun gai guztiei lotura emango diena. Ea gustukoa duzuen.
Lotura honetan abesti honen Ken Zazpiren bertsioa entzun dezakezue.
2017-09-01
ONGI ETORRI 5. MAILARA
Ongi etorri Arantzabela ikastolako blog berri honetara: ARANSAGUAK
Bertan argitaratuko ditugu bi ikasturte hauetan egingo ditugun jarduerak, argazkiak, lanak, jolasak... Klasean erabiliko ditugun baliabide asko ere jarriko ditugu hemen.
Post edo sarrera bakoitzaren azpian iruzkinak egiteko aukera izango duzue eta benetan eskertuko dizkizuegu. Zuen gustukoa izan dadila espero dugu.
5. mailako irakasleak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)