6. maila B
6. maila - Txanela 2. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
6. maila - Txanela 2. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018-12-20
EUROPAKO HERRIALDEAK
Bigarren gaia bukatu da eta gure ikasleek Europako estatu bati buruzko
aurkezpen bat egin behar izan dute. Lanak eginda daude eta horietan
ikusten den bezala, asko saiatu dira eta pilo bat ikasi dute. Trebetasun
handia erakutsi dute Interneta erabiltzen, informazioa jasotzen,
argazki egokiak aurkitzen, eta baita Googleko aurkezpenak eta kalkulu
orriak erabiltzen ere.
2018-12-10
2018-11-28
2018-11-22
2018-11-15
GOOGLE EARTH

Dagoeneko ezagutzen duzu tresna zoragarri hau, ikastolan behin baino gehiagotan erabili dugu eta. Hala ere, oraindik ez badaukazu zure ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura.
Ez ahaztu zure markatzaileetan gordetzea.
Ez ahaztu zure markatzaileetan gordetzea.
Egun hauetan Google Earth programa erabilko dugu Europa hobeto ezagutzeko eta hainbat hiritako koordenatu geografikoak jartzeko.
2018-11-13
KOORDENATU GEOGRAFIKOAK
Zer dira koordenatu geografikoak?
Zer dira longitudea eta latitudea?
Zer dira paraleloak eta meridianoak?
Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.
2018-11-07
2018-11-05
2. GAIA: EUROPA

GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA! da gure ikasgai berriaren izenburua.
Datozen asteetan Europarekin ibiliko gara gora eta behera. Hainbat datu eta mapa ikastearekin nahikoa izango ez balitz, ordenagailuaren laguntzaz Europako estatuen aurkezpenak egingo ditugu. Bukatzeko, egindako lanak hemen jarriko ditugu.
Praktikatzen hasteko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:
MAPA INTERAKTIBOAK
Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago? Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



