2019-02-25

ARKUME BATEN BARRUAK

Gaur harakinaren lanak egiten ibili gara. Arkume baten barruko organoak ekarri ditugu eta hor ibili gara birikak, trakea, giltzurrunak, bihotza, diafragma... aztertzen.

2019-02-15

AGREGA: ZIRKULAZIO APARATUA

Irudian klikatuz zirkulazio aparatuaz jakin beharreko guztia aurkituko duzu. Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea. Atal ezberdinak dauzka, ezkerraldeko zutabean begiratu.

2019-02-04

SANTA AGEDA




Urtero bezala, Santa Ageda koplak abestera irten gara Arantzabelako haurrak. Lehenengo Ikastolako patioan abestu dugu denok batera; eta gero, maila bakoitzak bere ibilbidea hartu du. Gu Aranbizkarraren inguruan ibili gara. Hainbat tokitan abestu ondoren, pozik itzuli gara, askok "sakelak zabaldu" dituztelako. Hamaiketako ederra egin dugu batutako gauzekin. Eskerrik asko!

HERRANDARREN INSTITUTUAN




Gaurko goiza Herrandarren Institutuan eman dugu.
Hasteko, jaialdi bat izan dugu. Bertan  Institutuko ikasle batzuk eta 6. mailako hiru ikastoletako ikasleek hartu dugu parte. Guk, bertso bat kantatu dugu.
Era askotako emanaldia izan da: musika, bertsoak, dantza, ...
Gero, Maialen,  Maien, Hegoi eta Kimetzeren  eskutik  Institutuko areto guztiak ikusi ditugu. Primeran erakutsi digute! eta zein ondo erantzun dituzten guk egindako galderak!
Datorren kurtsoarekin pentsatzen ari gara, baina 6. maila gainditu beharra dago oraindik!

Hau da prestatu dugun bertsoa:

Aurten berriak gara
ta zenbat apuru
parterik ez jartzea
da gure helburu.
Irakasle berriak
izango ditugu
txarrak ez izatea
guk espero dugu.

Laster etorriko da
hurrengo fasea
lagun berriak egin
ta ezagutzea.
Ikastetxe honetan
lasai ibiltzea
behintzat espero dugu
Ondo pasatzea

Ai egoera nola
aldatzen den hemen
gazteenak gu gara
zaharrenak lehen.
Arantzabelakook
ezagutu ondoren
ikusiko duzue
zein jatorrak garen.

Ea ikastea ez
den horren astuna
jolastokia da guk
maitatzen duguna.
Oso garrantzitsua
da gure jarduna
hemen ebatziko da
Gure etorkizuna.