Informazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Informazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019-06-21

AGUR ARANTZABELARI


Agur, agur, agur Arantzabelari

agur, agur, agur jende guztiari.


Haur hezkuntzan gu beti jolasean
Pozik ta zoriontsuak ginen
Gela magikoan ta bideogelan
Oso ondo pasatzen genuen.

Agur…

Letraz letra guztiok hasi ginen
idatzi eta irakurtzeko asmoz
Lehen Hezkuntzan kezkati, urduri
baina beti ikasteko gogoz.

Agur…

Urtez-urte aurrera joan gara
ta ikastolan oso gustura
ikasketetan ondo prestatuta
joango gara institutura.

Agur…

Institutuan guk espero dugu
Lagun berriak edukitzea
Gehiago ikasi behar izan arren
Nahi genuke ondo pasatzea.

Agur…



 

18-19 ikasturteko azken eguneko argazkiak

2019-04-16

ERDI AROKO GASTEIZ - 6. MAILA B

Gure hiriaren historia ezagutzeko aukera izan dugu gaur. Mikel eta Leire gidari izanik Erdi Aroko Gasteizen berri izan dugu.
Dinamika ludiko batekin hiriko eraikin esanguratsu batzuek gordetzen duten historia oinarri izanda altxor preziatuaren bila ibili gara; baita topatu ere.
https://photos.app.goo.gl/6EfwvULqQpqfQtVFA

2019-04-15

KORRIKA: 2520B KILOMETROA



Igande goizean “KLIKA” lemapean, 21. korrikak Gasteizko kaleak zeharkatu zituen. Arantzabela Ikastolak beste ikastetxeko Guraso Elkartekoekin batera errelebo bat hartuta zuen, 2520B kilometroa.
Argazkian ikusten den bezala, zati batean, gure ikastetxeko 6. mailako Linak eta Markelek  lekukoa eraman zuten.



2019-04-13

"SEGURU BIZI" MARRAZKI LEHIAKETA

"Seguru bizi" marrazki lehiaketan parte hartu dugu eta 6. mailako Nereak sari bat  lortu du: txirrindulari kasko bat, txirrin bat, eskularruak, motxila bat eta diploma bat.

ZORIONAK NEREA! 


2019-04-09

ERDI AROKO GASTEIZ- 6. MAILA A

Zein polita den gure hiria, eta zenbat historia gordetzen dituen!

Erdi Aroko Gasteiz aztertzeko aukera izan dugu bi adituekin: Xuban eta Mikel.

Pistak jarraituz eta argibideen bitartez, Erdi Aroko eraikin, ohitura  eta

gertaera garrantzitsu batzuk ikasi ditugu.

Orain badakigu noiz eta nola sortu zen gure hiria!



https://photos.app.goo.gl/DyLEPxgFQEUqNgfa7

2019-04-04

IBILBIDEA ERDI AROKO GASTEIZEN ZEHAR



Laster ibilaldi bat egingo dugu gure hiriko Erdi Aroko hirigunean zehar.

Ibilbidea egin baino lehen, bisitan kontatuko digutena hobeto ulertzeko, hainbat gauza ikertzea baliagarria izango zaigu.

Hasteko, bideoa ikusiko dugu, baina kontuz! Azken ikerketa historikoek bideoan emango dituzten hainbat datu eta gertakizun beste modu batean izan zirela esaten digute, esaterako, hiriaren eraikuntza-faseen bilakaera. Badirudi hiriaren lehen forua 1150-1157 urteen artean eman zela eta lehen harresia hamarkada batzuk lehenago eraiki zela.


Zenbat ulertu dugun jakiteko, jolas honetan arituko gara denok batera :

2019-03-27

FORUEN PLAZATIK ARTIUMERA

Ibilbide hau Foru plazan hasi eta ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan bukatu da. Foru plazaren ezaugarriak eta erabilerak landu ditugu  jolasen bidez, plazan bertan. ARTIUMen, berriz, jarduera plastikoa egin dugu, plazan ikasitako edukiak garatzeko.

https://photos.app.goo.gl/zKATi6VXMsJaMxek7

2019-03-15

GASTEIZKADA 19

Iaz bezala, aurten ere GASTEIZKADA proiektuan parte hartuko dugu. Arabako 11  ikastetxe publikook parte hartuko dugu eta goiz oso bat emango dugu gure hiriko erdialdean.

Proiektu hau, oso oso labur esanda, teknologia berriak erabiliz pista-jolas bat sortzea da. Pistak prestatzea ez da irakasleon lana izango, ikasleen lana baizik. Ikasleek erdialdean dauden lekuak aukeratuko dituzte eta leku bakoitzean egiteko proba bat eta galdera bat diseinatuko dituzte. Probak dibertigarriak eta motibatzaileak izan behar dira. Adibidez, antzerki bat egitea, abestea, mannequin challenge bat egitea, leku horretan sartzea eta bertako langileei galderaren bat egitea...

Probak eta galderak gelan diseinatuko ditugu, klase orduetan. Baina, zer deritzozue asteburu honetan erdialdean zehar paseo bat ematen baduzue eta prestatuko dugun pista-jolasean agertu ahal diren lekuak aukeratzen badituzue? Zein da zuen seme-alaben txokorik gustukoena? Agian batzuena Aihotz plaza izango da; beste batzuena, ordea, Kordoi etxea; modernoagoak direnentzat, agian, Artium museoa...

Anima zaitezte eta zuen seme-alabaren laguntzaz hemen azpian (iruzkin batean), idatz esazue erdialdeko txoko kuttun bat. Txoko hori zein den idazteaz gain, ipini itzazue bertan egin daitezkeen proba bat eta galdera bana.

Hona hemen adibide bat:

LEKUA: Gasteizko katedral zaharra.

GALDERA: Zein urtetan hasi ziren zaharberritze lanak?

PROBA:  Bilatu idazle famatu baten eskultura eta bera imitatuz atera argazki artistiko bat


Iruzkina bidaltzerakoan ez ahaztu zuen izena eta maila aipatzea.

¡Este año también vamos a participar en la GASTEIZKADA! Además de nuestra ikastola, 11  centros públicos de Álava vamos a participar y pasaremos una mañana entera en el centro de nuestra ciudad.

Este proyecto, en resumen, consiste en crear un juego de pistas usando las nuevas tecnologías. Preparar el juego no va a ser tarea del profesorado, serán los alumnas/os los que lo hagan.  Estas/os, elegirán sitios que estén en el centro, y diseñarán una prueba y una pregunta para llevarla a cabo en cada uno de ellos. Las pruebas tienen que ser divertidas y atractivas. Por ejemplo, hacer un teatro, cantar, hacer un mannequin challenge, entrar a un sitio y hacerle alguna pregunta a la persona que esté trabajando allí…

Las pruebas y preguntas las diseñaremos en clase. Pero, ¿qué os parece si este fin de semana dais un paseo por el centro y proponéis un sitio que pueda aparecer en la Gasteizkada? ¿Cuál es el rincón preferido de vuestros hijos e hijas? Igual, algunos elegirán la plaza del Machete; otros, por el contrario, la casa del Cordón; los que son más modernos, igual el Artium...

Animaos y escribid con vuestras hijas e hijos aquí debajo (en un comentario) el nombre de un rincón del centro, el más especial o atractivo para vosotros. Además de escribir cuál es, poned alguna prueba y/o pregunta que se pueda hacer en dicho lugar.

Aquí tenéis un ejemplo:

SITIO: LA CATEDRAL VIEJA (SANTA MARÍA)


PREGUNTA:
- ¿Qué año comenzaron las obras de restauración de esta catedral?

PRUEBA:

- Busca la estatua de un famoso escritor e imintándole haced una fotografía artística.

No olvidéis poner en el comentario el nombre y la clase.


GASTEIZKADA 18:

2019-03-05

BIZIKIDETZA IKASGELAN

Egun hauetan "Bizikidetza ikasgelan" programa lantzen ibili gara ikastolan.
Programan ekintza ezberdinak egin ditugu, haien artean Albertia zahar egoitzara joatea.
Bertan, egoitza ikusteaz gain; aiton-amonekin hitz egin dugu, txirula kontzertu txiki bat eskaini diegu, dantza batzuk egin ditugu eta haiekin eskulanak egiteko ere aukera izan dugu. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da.

https://photos.app.goo.gl/UKQbkAe8Gso4rtBr7

2019-03-01

INAUTERIAK 2019




Inauteriak hasi dira eta jai erraldoia antolatu dugu gaur ikastolan. Aurten aukeratu dugun gaia "Zirkoa” izan da. Desfile, dantza eta txokolatada izan dugu.

2019-02-04

SANTA AGEDA




Urtero bezala, Santa Ageda koplak abestera irten gara Arantzabelako haurrak. Lehenengo Ikastolako patioan abestu dugu denok batera; eta gero, maila bakoitzak bere ibilbidea hartu du. Gu Aranbizkarraren inguruan ibili gara. Hainbat tokitan abestu ondoren, pozik itzuli gara, askok "sakelak zabaldu" dituztelako. Hamaiketako ederra egin dugu batutako gauzekin. Eskerrik asko!

HERRANDARREN INSTITUTUAN




Gaurko goiza Herrandarren Institutuan eman dugu.
Hasteko, jaialdi bat izan dugu. Bertan  Institutuko ikasle batzuk eta 6. mailako hiru ikastoletako ikasleek hartu dugu parte. Guk, bertso bat kantatu dugu.
Era askotako emanaldia izan da: musika, bertsoak, dantza, ...
Gero, Maialen,  Maien, Hegoi eta Kimetzeren  eskutik  Institutuko areto guztiak ikusi ditugu. Primeran erakutsi digute! eta zein ondo erantzun dituzten guk egindako galderak!
Datorren kurtsoarekin pentsatzen ari gara, baina 6. maila gainditu beharra dago oraindik!

Hau da prestatu dugun bertsoa:

Aurten berriak gara
ta zenbat apuru
parterik ez jartzea
da gure helburu.
Irakasle berriak
izango ditugu
txarrak ez izatea
guk espero dugu.

Laster etorriko da
hurrengo fasea
lagun berriak egin
ta ezagutzea.
Ikastetxe honetan
lasai ibiltzea
behintzat espero dugu
Ondo pasatzea

Ai egoera nola
aldatzen den hemen
gazteenak gu gara
zaharrenak lehen.
Arantzabelakook
ezagutu ondoren
ikusiko duzue
zein jatorrak garen.

Ea ikastea ez
den horren astuna
jolastokia da guk
maitatzen duguna.
Oso garrantzitsua
da gure jarduna
hemen ebatziko da
Gure etorkizuna.

2018-11-07

PREBENTZIOA BIDEAN ETA SUTEETAN


Aste honetan Udalak antolatutako beste jarduera batean hartu dugu parte.
 "Bide Hezkuntza eta Suteen aurkako prebentzioa " gaiei buruz gehiago ikasteko, suhiltzaile eta udaltzain baten laguntza izan dugu.
 Interesgarria izan da beraien egoitzetara egindako bisita.