5. maila - Txanela 6. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
5. maila - Txanela 6. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018-06-18
2018-06-15
ZATOZ GORBEIARA!
EGUNA: Ekainak 18
ORDUTEGIA:
09:30 ikastolatik atera
10:00-10:15 Taldearen harrera eta aurkezpena Areatzan
10:-11:30 Parketxea
11:30-12:00 Hamaiketakoa
12:00-12:30 Saldropora autobusez
12:30-14:00 Ibilbidea
14:00-15:00 Bazkaria
15:00-16:00 Ekintza dinamikoak
16:45 Ikastolara heldu
Programa honetan proposatzen den ibilbidea, Saldropoko aparkalekuan hasten da.
Gutxi gora-behera 1,5 km-tako ibilbide zirkularra, laua eta zailtasunik gabekoa da.
Saldropoko hezegunea inguratzen duen ibilbide honek 1ordu 30”ko iraupena du.
Ibilbidea, ginkana baten laguntzaz burutuko dugu, programarekin bat datozen edukiak landuz; ekosistemak, erabilerak, landaredia, fauna, paisaia, ibaiaren azterketa,etab.
Inguru hau oso egokia da programa lantzeko, ibilbide erraza izateaz gain aukera ezberdinak eskaintzen baitizkigu; hezegunea, larrea, ibaia eta basoak baitaude.
Zer eraman behar dugu?
* Hamaiketakoa eta bazkaria.
* Arkatza eta borragoma.
* Zira edota berokia.
* Mendirako oinetako egokiak.
2018-06-12
2018-06-11
FOTOSINTESIA
Zaila da azaltzen zer den FOTOSINTESIA.
Gaur Txanelan ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu da argitzeko.
Bideo honek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digu.
2018-06-07
ONDDOAK
Onddoek materia
organikoa deskonposatzen dutela eta horrela elikatzen direla ikusi dugu.
Hona hemen horren adibide argia, kamara azkarrean eginiko grabaketa.
2018-06-06
2018-06-05
ANIMALIEN ALBUMA
Lan honen helburua animalien album bat denen artean osatzea da. Horretarako bakoitzak animalia baten aurkezpena egin beharko duzue Genially programa erabiliz.
Jarraian animalia mota bakoitzari dagokion lan gidoia ikus dezakezue:
1- Animaliaren izen arrunta eta zientifikoa
2- Sailkapena eta ezaugarri orokorrak
3- Itxura: Gorputzaren deskripzioa
4- Bizimodua eta portaera: elikadura, mugimendua, ugalketa, erlazioa, bizilekua.
5- Bitxikeriak
6- Animaliaren argazkia, soinua, bideoa ...
BALIABIDEAK
Euskal natura
Entziklopedia laburra
Soinuak eta argazkiak
Animalien entziklopedia
Txikipedia
Harluxet hiztegia
Elhuyar zientzia eta teknologia hiztegia
2018-06-04
2018-05-31
MENDIXURKO PARKEA
Mendixurko parkean zehar egin dugun ibilalditxoan, bertan bizi diren animaliak zeintzuk diren ikasi dugu eta, gainera, animali horien aztarnak bilatu eta topatu ditugu! Ondoren, bertako behatokitik hegaztiak ikusi ditugu eta urtean zehar Mendixurren bizi diren hegazti ezberdinak zeintzuk diren ikasi dugu.
En el paseo que hemos dado por el parque de Mendixur hemos aprendido qué animales viven ahÃ. Además, hemos buscado huellas/rastros de esos animales y hemos encontrado cosas muy interesantes. Después, hemos observado las aves desde el observatorio que hay allà y hemos aprendido qué aves viven allà durante el año.
2018-05-29
2018-05-23
ANIMALIEN ARTEKO HARREMANAK
Bideo hauetan Txanelan aztertu ditugun hainbat harreman moten adibideak ikusiko dituzu. Ea ezagutzen dituzun.
2018-05-18
ZETA-HARREN ERABILERA
Baina, nola da posible har batetik haria ateratzea? Zer hari mota da hori? Botoiak josteko erabiltzen dugun haria izango da?
Tira, lagunok! Dagoeneko irakurrita dugu horren gaineko kontu bat edo beste, ezta? Hobeto gogoratu dezazuen, hona hemen lehen irakurri duzuen informazio-testuan jasotzen dena:
Jakingo duzuenez, zeta-harra Txinakoa da jatorriz, eta lurralde horretako biztanleek asmatu zuten, duela 3000 urte inguru, zeta-haria ateratzeko eta oihala lantzeko prozesua. Zeta-oihala oso preziatua bihurtu zen, txinatarrek etekin ekonomiko handia ateratzen baitzioten haren salmentari. Merkatariek “Zetaren Bidea” deitzen zioten oihala beste lurralde batzuetara eramateko egiten zuten ibilbideari.
Txinatarrek ekoizpen-metodoa denbora luzean sekretupean mantendu bazuten ere, europarrek zeta-harrak eta marugatze zuriaren haziak lortu zituzten eta zeta egiten ikasi zuten. Ekoizpen-prozesuaren sekretua zabaldu ahala, zeta-harrak haien inguru naturaletik atera eta haztegi artifizialetara eraman zituzten, zeta-produkzioa handitzeko asmoz.
Ekoizpen-prozesuan, garrantzi handikoa da zeta-hari osoa apurtu gabe ateratzea. Horretarako, tximeleta oraindik barruan dagoela, kapuluak egosi egiten dira bigundu daitezen. Gero, tira egiten dute haritik, eta matazatan biltzen dute.
Kapuluak egosi ostean geratzen diren krisalidak jaki modura erabiltzen dira Asiako zenbait herritan, proteina iturri baitira.
Ikusi ditugun bi erabilera horiez gain, beste batzuk ere badira; zeta-harrak flemak biguntzeko eta espasmoak arintzeko erabiltzen dira Txinako medikuntza tradizionalean eta, azken urteotan, kosmetika-laborategietan ikerketak egin dituzte zeta-harren erabileraren gainean.
Bukatzeko, gai honi buruz zenbat ikasi duzun jakiteko KAHOOT-eko galderak erantzun beharko dituzue.
Ondo zabaldu begiak, ba, lehiakideok!

2018-05-17
ZETA-HARRAK ZAINTZEN IKASTEN
Ikertzaile-lanetan trebatzeko aukera paregabea zango dugu!
Gurekin dauden bitartean, eskulanetan prestatuko dugun zapata-kutxa berezia izango dute bizitoki.
Guretzat oparia izango da, baina, aldi berean, ardura handia ere bai: zeta-harrak izaki bizidunak dira, beharrak dituzte, eta guk "gurasoena" egin eta ondo zaindu beharko ditugu. Hori dela eta, taldekide guztiok hartu behar dugu zeta-harrak zaintzeko konpromisoa.
Hurrengo estekan irakurriko dugunez, zeta-harren zaintze-lana oso erraza da, eta ez dugu inolako arazorik izango egunero betetzeko.
2018-05-16
EKOSISTEMAK
Gai berriarekin hasi gara: "NATURAREKIN BAT IZAN ETA HARREMANETAN SARTZEA". Girotzeko hemen agertzen den ariketa egingo dugu:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)