2018-12-20

HUTSUNEAK BETE



https://learningapps.org/watch?v=pa7hh577a18
Entzun abestia eta bete hutsuneak.

EUROPAKO HERRIALDEAK

Bigarren gaia bukatu da eta gure ikasleek Europako estatu bati buruzko aurkezpen bat egin behar izan dute. Lanak eginda daude eta horietan ikusten den bezala, asko saiatu dira eta pilo bat ikasi dute. Trebetasun handia erakutsi dute Interneta erabiltzen, informazioa jasotzen, argazki egokiak aurkitzen, eta baita Googleko aurkezpenak eta kalkulu orriak erabiltzen ere.



6. maila B

2018-11-15

GOOGLE EARTH

https://earth.google.com/web/
Dagoeneko ezagutzen duzu tresna zoragarri hau, ikastolan behin baino gehiagotan erabili dugu eta. Hala ere, oraindik ez badaukazu zure ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura.
 Ez ahaztu zure markatzaileetan gordetzea.

Egun hauetan Google Earth programa erabilko dugu Europa hobeto ezagutzeko eta hainbat hiritako koordenatu geografikoak jartzeko.

2018-11-13

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

 Zer dira koordenatu geografikoak?

Zer dira longitudea eta latitudea?

Zer dira paraleloak eta meridianoak?


Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.

Koordenatuak


More presentations from Koldo Vinuales

2018-11-07

PREBENTZIOA BIDEAN ETA SUTEETAN


Aste honetan Udalak antolatutako beste jarduera batean hartu dugu parte.
 "Bide Hezkuntza eta Suteen aurkako prebentzioa " gaiei buruz gehiago ikasteko, suhiltzaile eta udaltzain baten laguntza izan dugu.
 Interesgarria izan da beraien egoitzetara egindako bisita.




OZEANOAK ETA KONTINENTEAK

Nola deitzen da?

  

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/mmundi2e.html 
  
  
Non dago?

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/mmundi1e.html

2018-11-05

2. GAIA: EUROPA


 GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA! da gure ikasgai berriaren izenburua.
Datozen asteetan Europarekin ibiliko gara gora eta behera. Hainbat datu eta mapa ikastearekin nahikoa izango ez balitz, ordenagailuaren laguntzaz Europako estatuen aurkezpenak egingo ditugu. Bukatzeko, egindako lanak hemen jarriko ditugu.
Praktikatzen hasteko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

MAPA INTERAKTIBOAK

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago? Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .

2018-10-11

BIZIDUNAK ETA LURRAZALAREN ALDAKETAK

Lurraren itxuraldaketak sortzen dituzten eragileen artean bizidunak ditugu; eta, hauen artean, nagusiena, gizakia. Lehenengo bideoan , gizakiaren eragin nagusienetako bat aurkituko duzue: hirigintza; bertan, Gasteiz hiria airetik ikusi dezakezue. Bigarrenean, mehatzaritzaren ondorioz sortutako munduko zulorik handienetakoa azaltzen da. Hirugarrenean, satelite bidezko irudiez bideak eta bidegurutzeak ikusiko dituzue. Eta, azkenean, hain eragile handia ez bada ere, satorraren lanaz gozatu dezakezue. Aurrera!





2018-09-25

2018-09-12

KONTINENTEEN JITOA



Lur planeta beti berdina izan da?
Galdera hori erantzun ahal izateko kontinenteen mugimendua azaltzen duen teoria ezagutu behar dugu: "Kontineteen jitoa"
Lurrazalean gertatu diren aldaketa nagusiak ezagutu nahi badituzue animazioa arretaz ikusi eta gero, GALDEREI erantzuten saiatu.

2018-09-11

BILAKATU ZEN BIZIGAI

Lur planeta etengabe aldatzen ari dela ikusiko dugu 1. unitate honetan. Lurrazalean izan diren aldaketez ohartuko gara, aldaketa horien eragileak zein diren identifikatuko ditugu, eta hori guztia nola gertatu den aztertuko dugu.
Etengabeko aldaketa horiez zer dakigun gogorarazteko ikus-entzunezko animazioak jarri ditugu:
Unibertsoaren sorrera-prozesua, uraren sorrera-prozesua eta biziaren sorrera-prozesua.

UNIBERTSOAREN SORRERA:


Ikusi astiro astiro ANIMAZIOA eta erantzun gero GALDETEGIA.

URAREN SORRERA:


Uraren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, egiten diren GALDEREI erantzuten saiatu.

BIZITZAREN SORRERA:


Bizitzaren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA  arretaz ikusi eta gero, egiten diren  GALDEREI erantzuten saiatuko gara.

2018-09-07

OPORRETAKO OROIMENAK

Ziur oporretan leku zoragarriak  ezagutu dituzula eta momentu aipagarriak bizi dituzula. Gogora ekarri eta partekatu horietako bat iruzkinetan. 

2018-09-03

ONGI ETORRI 6. MAILARA


 Aupa 6. mailako neska-mutilok!

Opor luzea pasa ondoren, hemen gara berriro.

Lanerako prest?


Animoz beterik etorri!  Ostiralean elkar ikusiko dugu.


Ander eta Karmele

2018-06-22

2017-18 IKASTURTEKO AZKEN EGUNA




Aurten irakurtzeaz gain, beste betebehar bat ere proposatu nahi dizuegu udan egiteko. Zuen berri izan nahi genuke eta horretarako badakigu zer egin dezakezuen: argazki bat eta testu txiki bat idatzi gure kortxo birtualetan.Goiko aldean daude eta gela bakoitzak berea du, gogoratu pasahitza behar dela sartzeko. Horrela, denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea... Ez zaitezte alferrak izan, bi hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe.
Ondo pasa oporrak!
Ikasturteko azken eguneko argazkiak ikusi nahi badituzue Ikastolako Webgunean dituzue.

2018-06-15

ZATOZ GORBEIARA!


EGUNA: Ekainak 18

ORDUTEGIA:
09:30 ikastolatik atera
10:00-10:15 Taldearen harrera eta aurkezpena Areatzan
10:-11:30 Parketxea
11:30-12:00 Hamaiketakoa
12:00-12:30 Saldropora autobusez
12:30-14:00 Ibilbidea
14:00-15:00 Bazkaria
15:00-16:00 Ekintza dinamikoak
16:45 Ikastolara heldu




Programa honetan proposatzen den ibilbidea, Saldropoko aparkalekuan hasten da.
Gutxi gora-behera 1,5 km-tako ibilbide zirkularra, laua eta zailtasunik gabekoa da.
Saldropoko hezegunea inguratzen duen ibilbide honek 1ordu 30”ko iraupena du.
Ibilbidea, ginkana baten laguntzaz burutuko dugu, programarekin bat datozen edukiak landuz; ekosistemak, erabilerak, landaredia, fauna, paisaia, ibaiaren azterketa,etab.
Inguru hau oso egokia da programa lantzeko, ibilbide erraza izateaz gain aukera ezberdinak eskaintzen baitizkigu; hezegunea, larrea, ibaia eta basoak baitaude.

Zer eraman behar dugu?
* Hamaiketakoa eta bazkaria.
* Arkatza eta borragoma.
* Zira edota berokia.
* Mendirako oinetako egokiak.


JEINUZKO ANIMALIAK-5. maila A

Burruntzia

Tximeleta

Uhandrea

Zizarea 

Izokina

Barrazkiloa

Krokodiloa

Dordoka 

Zeta-harrak

Zaldia

Agaporni 

Marigorringoa

Karramarroa

Tukana

Igel arrunta

Marrazoa

Hontza

Ezpata-arraina

Intsektu makila

Txakurra

Tximinoa

Ibai-karramarroa