6. maila - Jarduera osagarriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
6. maila - Jarduera osagarriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019-06-21

AGUR ARANTZABELARI


Agur, agur, agur Arantzabelari

agur, agur, agur jende guztiari.


Haur hezkuntzan gu beti jolasean
Pozik ta zoriontsuak ginen
Gela magikoan ta bideogelan
Oso ondo pasatzen genuen.

Agur…

Letraz letra guztiok hasi ginen
idatzi eta irakurtzeko asmoz
Lehen Hezkuntzan kezkati, urduri
baina beti ikasteko gogoz.

Agur…

Urtez-urte aurrera joan gara
ta ikastolan oso gustura
ikasketetan ondo prestatuta
joango gara institutura.

Agur…

Institutuan guk espero dugu
Lagun berriak edukitzea
Gehiago ikasi behar izan arren
Nahi genuke ondo pasatzea.

Agur…



 

18-19 ikasturteko azken eguneko argazkiak

2019-06-18

AZKEN TXANGOA


Gaur Donostia aldera joan gara eta zientziaren aurpegi alaiena aurkitu dugu:  Eureka! Zientzia museoa.
"Debekatuta dago ez ukitzea" lemapean jolastu eta ikasi dugu. Zientzia ikusteko, sentitzeko eta gozatzeko oso leku aproposa dela iruditu zaigu. Primeran ibili gara lagunartean eta esperimentuak egiten.
Beno, hau izan da ikastolan egin dugun azken txangoa. Hau pena!






2019-06-04

SANTA MARIA KATEDRALA


https://photos.app.goo.gl/gm1iSXbDL1cbx2f68
 BISITAREN ARGAZKIAK

Berriz ere Katedrala bisitatzeko aukera izan dugu. Aurreko ikasturtetan ikasitakoa gogoratu eta hobeto ulertzeko baliogarria izan zaigu: bere historia, estiloa, gaixotasunak, konponketak... eta gure hiriarentzat duen garrantzia, besteak beste. Katedraleko irudiak ikusi nahi badituzue, bertako web-gunean sartu besterik ez duzue, bisita birtuala eta guzti: Ibilbide birtuala.

2019-05-30

BISITA SANTA MARIA KATEDRALERA: JOLASAK

Ikasitakoaz jabetzeko jolasa:


https://create.kahoot.it/share/a9677e09-7473-46da-ba79-f592be6d0685



 Katedral baten elementu arkitektonikoak ezagutzeko jolasa:

https://es.educaplay.com/recursos-educativos/c-179673-1-hiztegia_1.html


Katedralean jende asko ari da lanean; horien lanbideak ezagutzeko urkatu-jolasa,  guztira 13 lanbide daude.

https://www.flippity.net/hm.asp?k=1CVc2kT0YcVRdhkBhY313IVyFN7iXFarUSj0RWBVKkt0

BISITA SANTA MARIA KATEDRALERA

Irteera hau egin baino lehen, katedralean egiten ari diren zaharberritze-lanak ezagututzeko, bideo hauek ikusiko ditugu:
  • "Laiaren fitxategi sekretuak - Misioa katedralean". Bisita LHko 6. maila. Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak eta Santa Maria Katedrala Fundazioak eginiko DVDa.
  • Vitoria-Gasteizko Santa MarĂ­a Katedrala. Historia eta egindako azterlanak.

2019-05-29

"Katu bazen behin...Gasteizen" ipuina

Santa Maria Katedralaren sekretu guztiak ezagutzeko,  "Katu bazen behin...Gasteizen" ipuina irakurriko dugu.
(Ainhoa Gomez, idazlea; Ismael GarcĂ­a, marrazkilaria. Santa Maria Katedrala Fundazioa)

Ipuinean aurrera egin ahala, hainbat galdera egingo dituzte. Erantzun galdera horiek aurrera egin baino lehen.
https://drive.google.com/file/d/0B1M94SiEUhcPSXFGQlBqdkFRcUE/view


Liburua deskargatzeko esteka:

2019-04-09

ERDI AROKO GASTEIZ- 6. MAILA A

Zein polita den gure hiria, eta zenbat historia gordetzen dituen!

Erdi Aroko Gasteiz aztertzeko aukera izan dugu bi adituekin: Xuban eta Mikel.

Pistak jarraituz eta argibideen bitartez, Erdi Aroko eraikin, ohitura  eta

gertaera garrantzitsu batzuk ikasi ditugu.

Orain badakigu noiz eta nola sortu zen gure hiria!



https://photos.app.goo.gl/DyLEPxgFQEUqNgfa7

2019-04-04

IBILBIDEA ERDI AROKO GASTEIZEN ZEHAR



Laster ibilaldi bat egingo dugu gure hiriko Erdi Aroko hirigunean zehar.

Ibilbidea egin baino lehen, bisitan kontatuko digutena hobeto ulertzeko, hainbat gauza ikertzea baliagarria izango zaigu.

Hasteko, bideoa ikusiko dugu, baina kontuz! Azken ikerketa historikoek bideoan emango dituzten hainbat datu eta gertakizun beste modu batean izan zirela esaten digute, esaterako, hiriaren eraikuntza-faseen bilakaera. Badirudi hiriaren lehen forua 1150-1157 urteen artean eman zela eta lehen harresia hamarkada batzuk lehenago eraiki zela.


Zenbat ulertu dugun jakiteko, jolas honetan arituko gara denok batera :

2019-03-27

FORUEN PLAZATIK ARTIUMERA

Ibilbide hau Foru plazan hasi eta ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan bukatu da. Foru plazaren ezaugarriak eta erabilerak landu ditugu  jolasen bidez, plazan bertan. ARTIUMen, berriz, jarduera plastikoa egin dugu, plazan ikasitako edukiak garatzeko.

https://photos.app.goo.gl/zKATi6VXMsJaMxek7

2018-11-07

PREBENTZIOA BIDEAN ETA SUTEETAN


Aste honetan Udalak antolatutako beste jarduera batean hartu dugu parte.
 "Bide Hezkuntza eta Suteen aurkako prebentzioa " gaiei buruz gehiago ikasteko, suhiltzaile eta udaltzain baten laguntza izan dugu.
 Interesgarria izan da beraien egoitzetara egindako bisita.