2018-11-15

GOOGLE EARTH

https://earth.google.com/web/
Dagoeneko ezagutzen duzu tresna zoragarri hau, ikastolan behin baino gehiagotan erabili dugu eta. Hala ere, oraindik ez badaukazu zure ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura.
 Ez ahaztu zure markatzaileetan gordetzea.

Egun hauetan Google Earth programa erabilko dugu Europa hobeto ezagutzeko eta hainbat hiritako koordenatu geografikoak jartzeko.

2018-11-13

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

 Zer dira koordenatu geografikoak?

Zer dira longitudea eta latitudea?

Zer dira paraleloak eta meridianoak?


Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.

Koordenatuak


More presentations from Koldo Vinuales

2018-11-07

PREBENTZIOA BIDEAN ETA SUTEETAN


Aste honetan Udalak antolatutako beste jarduera batean hartu dugu parte.
 "Bide Hezkuntza eta Suteen aurkako prebentzioa " gaiei buruz gehiago ikasteko, suhiltzaile eta udaltzain baten laguntza izan dugu.
 Interesgarria izan da beraien egoitzetara egindako bisita.




OZEANOAK ETA KONTINENTEAK

Nola deitzen da?

  

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/mmundi2e.html 
  
  
Non dago?

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/mmundi1e.html

2018-11-05

2. GAIA: EUROPA


 GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA! da gure ikasgai berriaren izenburua.
Datozen asteetan Europarekin ibiliko gara gora eta behera. Hainbat datu eta mapa ikastearekin nahikoa izango ez balitz, ordenagailuaren laguntzaz Europako estatuen aurkezpenak egingo ditugu. Bukatzeko, egindako lanak hemen jarriko ditugu.
Praktikatzen hasteko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

MAPA INTERAKTIBOAK

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago? Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .