2019-01-31

ZIRKULAZIO APARATUA


Zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua aztertuko dugu jarduera honetan, animazio baten bitartez. Odol-tanta batek egiten duen bidea ikusiko dugu, bihotzean sartzen denetik, azken muturrean dagoen zelula bateraino heldu arte, eta handik bihotzeraino itzuli arte.


2019-01-28

AGREGA: ARNAS-APARATUA




Irudian klikatuz arnas aparatuaz jakin beharreko guztia aurkituko duzu. Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea. Atal ezberdinak dauzka, ezkerraldeko zutabean begiratu.

2019-01-25

SCRATCH - SENTSOREAK



Bideo hauetan distantzia, hurbilpen eta inklinazio sentsoreen erabilera ikus dezakegu.

Ideiak hartzeko ikusi hurrengo bideoak:


2019-01-24

TXIRULA MAGIKOA

Ahotsa da kantarien musika-tresna nagusia, eta ahotsaren ahalmen adierazkorrei ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzen dira, hurrengo bideoetan ikus daitekeen bezala. Mozarten Txirula Magikoa, munstroez, printzesez, printzeez, pertsonaia maltzurrez eta magiaz beteta dagoen opera da. Zati batzuk klasean entzun ditugu, baina bideo hauen bidez entzuteaz gain ikusteko ere aukera izango dugu:



 

2019-01-18

SCRATCH 3.0

Urte berriarekin batera garatzaileek (MIT) Scratch 3.0 aurkeztu dute.





Aldaketak:
  • Aldaketak blokeen ordena, kolore eta izenetan. 
  • Marrazteko editorea eta soinu editoreak berritu dituzte. 
  • Proiektuak ikusi eta editatu daitezke tabletetan, mugikorretan bakarrik ikusi. 
  • Orain mota askotako proiektuak egiteko laguntza dago tutorialetan.


GURE LANAK 

2019-01-17

AUTODRAW



https://www.autodraw.com/
AUTODRAW Zirriborrotik marrazkira

Testua, edo formak gehitzeko aukera badauka. Gainera marraztu ahala aplikazioak proposatzen dizu beste marrazki hobeago bat.

https://www.autodraw.com/

QUICK, DRAW



Jolas hau proposatzen dizugu. Jolastu, asmatu eta Googleko adimen artifizialeko datu basea aberastu. 


HITZ GURUTZATUAK


Bakoitzak prestatu duen arnas aparatuari buruzko "Hitz gurutzatuak" ekintza egiteko Interneteko baliabide hau erabiliko dugu:

CROSSWORD PUZZLES

2019-01-11

ARNAS APARATUA


3. gai honetan giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dutela ikusten ari gara. Iaz digestio aparatua landu genuen eta aurten beste aparatu batzuk ikasiko ditugu; hasteko arnas aparatua aztertuko dugu.
Txanela proiektuak gai hau hobeto uler dezagun arnas aparatuaren osagaiak eta arnasketa prozesu bera nola gertatzen den erakusten duen animazioa eskaintzen digu jarduera honetan. Ikusi eta gero, hainbat galdera erantzun ditzakezue

2019-01-09

BIZI-FUNTZIOAK

Giza gorputzaren aparatuak eta sistemak II from Ikaselkar on Vimeo.


Giza-gorputzeko hainbat aparatu eta funtzio ikasi beharko ditugu oraingo honetan, iaz hasitako lanarekin jarraituz. Hasteko, hona hemen giza-gorputza osatzen duten aparatu eta funtzioen inguruko mapa kontzeptuala.

2019-01-08

GIZA GORPUTZA

3. gai honetan giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dutela ikusiko dugu. Hona hemen giza gorputza  lantzeko kontzeptu-mapa:

 

 

 

http://mintzaira.files.wordpress.com/2011/01/gorputz-aparatuak1.pdf