5. maila - Txanela 4. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
5. maila - Txanela 4. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018-02-08

ASKARI OSASUNTSUA

Gaur "Askari osasuntsua" antolatu dugu. Asmatu, idatzi, sukaldatu, azaldu eta jan... hori egin dugu pintxoekin eta irabiatuekin.Argazkietan ikus dezakezuenez, sekulako maila altua erakutsi dute gure sukaldari gazteek.
Errezetak berehala argitaratuko ditugu.

https://photos.app.goo.gl/Y4P0YMbBFIdfsaJB2


Hoy hemos organizado una merienda saludable a base de pinchos y batidos. No hay más que ver las fotos para darse cuenta del gran nivel culinario que han demostrado nuestras cocineras y cocineros.
Proximamente publicaremos las recetas.

2018-02-01

CMAP CLOUD

Konzeptu mapak egiteko Cmap Cloud tresna erabiliko dugu.
Erregistro egin ondoren saiatuko gara gure lehenengo mapa egiten: Elikagai motak.

2018-01-30

ONGI GOSALDU

Aste honetan, Osasunerako eta Kontsumorako Udal Sailak antolatutako ONGI GOSALDU jardueran parte hartu dugu. Egunari gogotik ekin nahi badiogu ongi gosaldu behar dugula gogorarazi digute. Horrela emaitza hobeak lortuko ditugu eta gure bilakaera fisikoa hobea izango da. Gosari egokiak hauek izan behar ditu: esnekiren bat, karbohidrato asko duen janariren bat eta fruitu nahiz zukuren bat.

https://photos.app.goo.gl/9KKHJExDbFHcULYa2


Esta semana hemos participado en la actividad DESAYUNA BIEN organizada por el Departamento de Salud y Consumo del Ayuntamiento. Nos han recordado que para comenzar bien el día debemos desayunar adecuadamente. Así podremos rendir mejor y además mejorará nuesto desarrollo físico. El desayuno debe de estar compuesto por un alimento lácteo, otro a base de hidratos de carbono y una pieza de fruta o zumo.

2018-01-17

ELIKAGAI MOTAK - ESKEMAK



Klikatu irudian handiago ikusteko

                                              Eskema garatuak: 
 ERAIKITZAILEAK,  ENERGETIKOAK,  ERREGULATZAILEAK.

2018-01-11

HITZ GURUTZATUAK


https://www.flippity.net/


Jarduera honetan hainbat elikagaien definizioak bilatu beharko ditugu gurutzegrama bat osatzeko.

Bilaketa horiek  HARLUXET hiztegi digitalaren laguntzaz egingo ditugu, eta hitz gurutzatuak egiteko  FLIPPITY erabiliko dugu.

Nola egin jakiteko ikusi bideo hau: https://youtu.be/q98mPaO95is
 

Hitz gurutzatuak egin eta gero Classroomen bidez partekatu eta inprimatuko ditugu. Bukatzeko  gelakideei, mailakideei edo etxekoei jarriko dizkiegu ea gurutzegrama egitea lortzen duten.

2018-01-09

BIZIDUNON FUNTZIOAK

Giza gorputza hainbat aparatuz eta sistemaz osatuta dagoen makina perfektu eta koordinatua da.
Aparatu bakoitza hainbat organoz osatuta dago.

Digestio-aparatua aztertuko dugu unitate honetan.

GORPUTZ APARATUAK

Unitate berri honetan, giza gorputza elkarrik loturik eta koordinaturik funtzionatzen duten aparatuen sistema dela jabetzeaz ezezik, elikagaiak, liseri edo digestio aparatua eta liseriketa prozesua ere langai izango ditugu.




2018-01-08

"... ETA HORRELA BIZITZEN GARA ..."

Gai berriarekin hasteko hurrengo bideoa ikusiko dugu:




Zer behar dugu osasuntsu bizitzeko?
Idatzi iruzkinetan orain arte egin ez duzun eta hemendik aurrera "ON egoteko" egiteko intentzioa duzun proposamen bat.