2018-04-26

LIBURUTUBERS


Kaixo kaixo!

Zer moduz?

Ez dakigu zuen seme-alabek kontatu dizueten baina,....Aransaguak Youtubers bihurtzen hasiak gara. Dakizuen bezala, hamabostean behin, Aransaguek liburu bat eramaten dute etxera. Liburu hori irakurri eta gero, normalean, lantxo bat egiten dute "classroom"-ean. Lantxo horiek hain errepikakorrak ez izateko eta irakurlezaletasuna sustatzeko helburuarekin, irakurri duten liburuan oinarritutako aurkezpenak grabatuko dituzte ikasleek. Aurkezpen horiek haien irudimena garatzeko aukera aparta izango dira ere bai. Izan ere, grabazioan mozorratuta agertu daitezke, marrazkiren bat erabili dezakete haien hitzaldia laguntzeko,...

Ea zer iruditzen zaizkizuen orain arte egindako grabaketak, anima zaitezte eta murgildu gaitezen liburuen mundu zoragarri honetan! LIBURUTUBERS



2018-04-13

PANTAILA SEGURUAK

Egun hauetan "Pantaila Seguruak. Internet eta sareak" programa landu dugu.  Beste gauza batzuen artean, gizarte sareak oso tresna lagungarriak direla ikasi dugu. Baina, bisitan etorri zaigun udaltzainak ondo azaldu digun bezala, arriskuak ere badituzte; esaterako, mehatxu pertsonalak, intimitatearen aurkako delituak, iruzurrak, eduki desegokiak eskura izatea, etab. Gainera, adin txikikoak izanda, arriskuak eta delituak larriagoak dira.

Komunikabide elektronikoak nola erabili behar ditugun aztertu dugu: Interneta, sakelako telefonoa, korreoa... Hau da, IKTak modu seguru eta arduratsu batean nola erabili ikusi dugu; oso erraza baita neurri batzuk hartu ezean edonork gure dispositiboetan dugun datu, irudi, ... guztiak eskuratzea.
Orain gure eskuetan dago hori dena praktikan jartzea.

Familian IKTak erabiltzeko aholkuak eta gidak ikastolako webgunean ikus ditzakegu; beraz, esan gurasoei begirada bat botatzeko:



Bukatzeko, hurrengo bideoa ikusiko dugu eta gero denon artean komentatuko dugu:

2018-04-10

TXIKIPEDIA

Umeentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Azala
Txikipedia 8-13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia bat da, adin-tarte horretako umeentzako egina.