2018-06-22

2017-18 IKASTURTEKO AZKEN EGUNA




Aurten irakurtzeaz gain, beste betebehar bat ere proposatu nahi dizuegu udan egiteko. Zuen berri izan nahi genuke eta horretarako badakigu zer egin dezakezuen: argazki bat eta testu txiki bat idatzi gure kortxo birtualetan.Goiko aldean daude eta gela bakoitzak berea du, gogoratu pasahitza behar dela sartzeko. Horrela, denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea... Ez zaitezte alferrak izan, bi hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe.
Ondo pasa oporrak!
Ikasturteko azken eguneko argazkiak ikusi nahi badituzue Ikastolako Webgunean dituzue.

2018-06-15

ZATOZ GORBEIARA!


EGUNA: Ekainak 18

ORDUTEGIA:
09:30 ikastolatik atera
10:00-10:15 Taldearen harrera eta aurkezpena Areatzan
10:-11:30 Parketxea
11:30-12:00 Hamaiketakoa
12:00-12:30 Saldropora autobusez
12:30-14:00 Ibilbidea
14:00-15:00 Bazkaria
15:00-16:00 Ekintza dinamikoak
16:45 Ikastolara heldu




Programa honetan proposatzen den ibilbidea, Saldropoko aparkalekuan hasten da.
Gutxi gora-behera 1,5 km-tako ibilbide zirkularra, laua eta zailtasunik gabekoa da.
Saldropoko hezegunea inguratzen duen ibilbide honek 1ordu 30”ko iraupena du.
Ibilbidea, ginkana baten laguntzaz burutuko dugu, programarekin bat datozen edukiak landuz; ekosistemak, erabilerak, landaredia, fauna, paisaia, ibaiaren azterketa,etab.
Inguru hau oso egokia da programa lantzeko, ibilbide erraza izateaz gain aukera ezberdinak eskaintzen baitizkigu; hezegunea, larrea, ibaia eta basoak baitaude.

Zer eraman behar dugu?
* Hamaiketakoa eta bazkaria.
* Arkatza eta borragoma.
* Zira edota berokia.
* Mendirako oinetako egokiak.


JEINUZKO ANIMALIAK-5. maila A

Burruntzia

Tximeleta

Uhandrea

Zizarea 

Izokina

Barrazkiloa

Krokodiloa

Dordoka 

Zeta-harrak

Zaldia

Agaporni 

Marigorringoa

Karramarroa

Tukana

Igel arrunta

Marrazoa

Hontza

Ezpata-arraina

Intsektu makila

Txakurra

Tximinoa

Ibai-karramarroa





2018-06-12

LANDAREEN ANIMAZIOA

Txanelan landareen inguruan ikusitakoa birpasatzeko ariketa aproposak aurkituko dituzu hemen. Klikatu irudian eta aurrera.

2018-06-11

LANDAREEN NUTRIZIOA

https://drive.google.com/file/d/0BwflXJFVjib6ZTVtSEItbG03OEk/view

Klikatu irudian eskema ikusteko eta deskargatu ahal izateko.


FOTOSINTESIA

 Zaila da azaltzen zer den FOTOSINTESIA. Gaur Txanelan ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu da argitzeko. Bideo honek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digu.



2018-06-08

GASTEIZKADA



Gaur Gasteizkada 18-an parte hartu dugu Aranbizkarra ikastolako 5. eta 6. mailetako ikasleekin batera.
Oso pozik gaude Gasteizkada-ren lehengo edizioan parte hartu dugulako. Jakin nahi baduzue zer egin dugun hurrengo esteketan  argazki eta bideo guztiak ikusteko aukera duzue eta baita besteek egindako pistak eta horien erantzunak ere. Espero dugu datorren urtean eskola gehiago animatzea, esperientzia ezinhobea izan baita gure hiria hobeto ezagutzeko eta beste ume batzuk ezagutzeko.

2018-06-05

ANIMALIEN ALBUMA


Lan honen helburua animalien album bat denen artean osatzea da. Horretarako  bakoitzak animalia baten aurkezpena egin beharko duzue Genially programa erabiliz.

 

Jarraian animalia mota bakoitzari dagokion lan gidoia ikus dezakezue:


1- Animaliaren izen arrunta eta zientifikoa

2- Sailkapena eta ezaugarri orokorrak

3- Itxura: Gorputzaren deskripzioa

4- Bizimodua eta portaera: elikadura, mugimendua, ugalketa, erlazioa, bizilekua.

5- Bitxikeriak

6- Animaliaren argazkia, soinua, bideoa ...





BALIABIDEAK

Euskal natura

Entziklopedia laburra

Soinuak eta argazkiak

Animalien entziklopedia

Txikipedia

 Harluxet hiztegia

Elhuyar zientzia eta teknologia hiztegia