2018-03-28

GASTEIZKADA PRESTATZEN - GALDETEGIAK

Gasteizkadarako pistak baditugu, orain talde bakoitzak Google-inprimakia tresna erabiliz prestatuko ditu.

Arretaz ikusi hurrengo bideoa jakiteko nola egiten diren Google-galdetegiak.

2018-03-23

SCRATCH - AKUARIOA

https://scratch.mit.edu/projects/62826/

Aquarium proiektua ireki eta aztertu elementu bakoitza.

Ikusi nola dagoen eginda eta bertan aldaketa berriak egin:

arrainen abiadura, arrainen izenak, burbuilen mugimenduak …

Ondoren  bakoitzak bere akuario- animazioa  egingo du honako baldintzak kontuan izanik:

- Gutxienez animali hauek agertu behar dira: Bi arrain, karramarro bat, ostra bat eta olagarro bat.

- Animaliak mugimenduan arituko dira etengabe.

 - Arrainak ertzera heltzean errebotatu egingo dute.

 - Ostra ez da mugituko baina ahoa zabaltzen arituko da.

- Animalien gainean klikatzean euren izena esango dute.

- Olagarroak gorantz ihes egingo du bere gainean klikatzean.

- Burbuilen mugimendua simulatu behar da..

2018-03-22

UDALA

Aste honetan Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailak antolaturiko ibilaldi bat egin dugu: Gasteizko Udaletxea. Hainbat geldiune izan ditu : Montehermoso, Villasuso, Plaza Berria eta Udaletxea. Begiraleak udaletxearen zereginen inguruan hitz egin digu, bere funtzioak, antolaketa etab...
Amaitzeko, udaletxeko hainbat areto bisitatu ditugu eta Osoko Bilkura txiki bat ere egin dugu.
https://photos.app.goo.gl/eEhwhp39mu8nyQo52


Esta semana hemos realizado otro itinerario organizado por el Departamento de Educación del Ayuntamiento: Visita al Ayuntamiento. Hemos hecho varios altos en el camino: Montehermoso, Villasuso, Plaza Nueva y Ayuntamiento. Nos han hablado de las diferentes funciones del Ayuntamiento y de los diferentes servicios que presta a la ciudadanía.
Para terminar, hemos visitado diferentes salones y hemos hecho un pequeño Pleno.

2018-03-13

UDALA IRTEERA- 2.ekintza

Udalak hainbat eginkizun ditu udalerrian; eginkizun horiek gauzatzeko, prestakuntza berezia duten 3.000 langile inguru ditu eta hainbat zerbitzu.

Hizki-zopa eta gurutzegrama batzuk egingo ditugu, gai horri buruz zenbat dakigun ikusteko :

https://es.educaplay.com/es/coleccion/179669/2/udaleko_langileak.htm


UDALA IRTEERA - 1. ekintza

Egingo dugun ibilbidean hurbiletik ezagutuko ditugu Gasteizko Udalaren jarduerak eta baita Udala ere. Gasteiztarrok hiriaren erabaki batzuetan parte hartzeko aukera dugula ere ikusiko dugu.

Hasteko, Gasteizko Udaleko osoko bilkura baten bideo honen hasierako zatia ikusiko dugu.




Non daude?
Nortzuek hartzen dute parte?
Zertarako egiten dira bilera horiek?
Nola heltzen dira akordioetara?


2018-03-09

GU ERE OLERKARI

https://www.adobe.com/es/products/spark.html

ADOBE SPARK programa erabiliko dugu asmatu ditugun olerkiekin aurkezpen politak egiteko.
Hurrengo bideoan programa honen erabilera ikas dezakegu:


2018-03-02

GASTEIZKADA

Kaixo!

Ez dakigu 5.mailako txoritxoek zerbait esan dizueten baina...GASTEIZKADAN parte hartuko dugu! Gasteizkadan, hiriko eskola ezberdin batzuk parte hartuko dugu eta goiz oso bat emango dugu gure hiriko erdialdean.
Proiektu hau, oso oso labur esanda, teknologia berriak erabiliz ginkana bat sortzea da. Ginkana prestatzea ez da irakasleon lana izango, ikasleen lana baizik. Ikasleek erdialdean dauden lekuak aukeratuko dituzte eta leku bakoitzean egiteko proba bat diseinatuko dute. Probak dibertigarriak eta motibatzaileak izan behar dira. Adibidez, antzerki bat egitea, mannequin challenge bat egitea, leku horretan sartzea eta bertako langileei galderaren bat egitea, ...
Probak gelan diseinatuko ditugu, klase orduetan. Baina, zer deritzozue asteburu honetan erdialdean zehar paseo bat ematen baduzue eta prestatuko dugun ginkanan agertu ahal diren lekuak aukeratzen badituzue? Zein da zuen seme-alaben txoko gustukoena? Agian batzuena Aihotz plaza izango da. Beste batzuena, ordea, Kordoi etxea. Modernoagoak direnentzat, agian, Artium museoa.

Anima zaitezte eta, hemen azpian (iruzkin batean), idatz esazue erdialdeko txoko kuttun bat. Txoko hori zein den idazteaz gain, ipini ezazue bertan egin daitekeen proba bat.

Hona hemen adibide bat:

LEKUA: GASTEIZKO KATEDRAL ZAHARRA
PROBA: HARRERA DAGOEN LEKURA SARTU ETA BERTAKO LANGILE BATI HURRENGOA GALDETU:
-ZENBAT BALIO DU SARRERAK? ZEIN HIZKUNTZATAN EGIN DAITEKE BISITA? ZENBAT DENBORA IRAUTEN DU BISITAK?

IKASLEAREN IZENA ETA GELA.



Kaixo!

¿Qué tal?

No sabemos si algún pajarillo de 5º os ha dicho algo pero….¡vamos a participar en la GASTEIZKADA! Además de nuestra ikastola, más centros de Vitoria-Gasteiz van a participar y pasaremos una mañana entera en el centro de nuestra ciudad.

Este proyecto, en resumen, trata de crear una yincana usando las nuevas tecnologías. Preparar la yincana no va a ser tarea de los maestros, serán los alumnos los que lo hagan.  Estos, elegirán sitios que estén en el centro, y diseñaran una prueba para llevarla a cabo en cada uno de ellos. Las pruebas tienen que ser divertidas y atractivas. Por ejemplo, hacer un teatro, hacer un mannequin challenge, entrar a un sitio y hacerle alguna pregunta a la persona que esté trabajando allí,…

Las pruebas las diseñaremos en clase. Pero, ¿qué os parece si este fin de semana dais un paseo por el centro y elegís los sitios que pueden aparecer en la yincana? ¿Cuál es el rincón preferido de vuestros hijos e hijas? Igual, algunos elegirán la plaza del Machete. Otros, por el contrario, la casa del Cordón. Los que son más modernos, igual el Artium.

Animaos y escribid con vuestras hijas e hijos aquí debajo (en un comentario) el nombre de un rincón del centro, el más especial o atractivo para vosotros. Además de escribir cual es, poned alguna prueba que se pueda hacer en dicho lugar.

Aquí tenéis un ejemplo:

SITIO: LA CATEDRAL VIEJA (SANTA MARÍA)
PRUEBA: ENTRAR A LA RECEPCIÓN Y PREGUNTARLE LO SIGUIENTE A LA PERSONA QUE ESTÉ ALLÍ:  
-¿CUÁNTO CUESTA LA ENTRADA? ¿EN QUÉ IDIOMA SE PUEDE HACER LA VISITA? ¿CUÁNTO TIEMPO DURA LA VISITA?

NOMBRE Y CLASE DEL ALUMNO/A