2018-03-23
SCRATCH - AKUARIOA
Aquarium proiektua ireki eta aztertu elementu bakoitza.
Ikusi nola dagoen eginda eta bertan aldaketa berriak egin:
arrainen abiadura, arrainen izenak, burbuilen mugimenduak …
Ondoren bakoitzak bere akuario- animazioa egingo du honako baldintzak kontuan izanik:
- Gutxienez animali hauek agertu behar dira: Bi arrain, karramarro bat, ostra bat eta olagarro bat.
- Animaliak mugimenduan arituko dira etengabe.
- Arrainak ertzera heltzean errebotatu egingo dute.
- Ostra ez da mugituko baina ahoa zabaltzen arituko da.
- Animalien gainean klikatzean euren izena esango dute.
- Olagarroak gorantz ihes egingo du bere gainean klikatzean.
- Burbuilen mugimendua simulatu behar da..
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina