2018-01-30

ONGI GOSALDU

Aste honetan, Osasunerako eta Kontsumorako Udal Sailak antolatutako ONGI GOSALDU jardueran parte hartu dugu. Egunari gogotik ekin nahi badiogu ongi gosaldu behar dugula gogorarazi digute. Horrela emaitza hobeak lortuko ditugu eta gure bilakaera fisikoa hobea izango da. Gosari egokiak hauek izan behar ditu: esnekiren bat, karbohidrato asko duen janariren bat eta fruitu nahiz zukuren bat.

https://photos.app.goo.gl/9KKHJExDbFHcULYa2


Esta semana hemos participado en la actividad DESAYUNA BIEN organizada por el Departamento de Salud y Consumo del Ayuntamiento. Nos han recordado que para comenzar bien el día debemos desayunar adecuadamente. Así podremos rendir mejor y además mejorará nuesto desarrollo físico. El desayuno debe de estar compuesto por un alimento lácteo, otro a base de hidratos de carbono y una pieza de fruta o zumo.

2018-01-17

2018-01-11

HITZ GURUTZATUAK


https://www.flippity.net/


Jarduera honetan hainbat elikagaien definizioak bilatu beharko ditugu gurutzegrama bat osatzeko.

Bilaketa horiek  HARLUXET hiztegi digitalaren laguntzaz egingo ditugu, eta hitz gurutzatuak egiteko  FLIPPITY erabiliko dugu.

Nola egin jakiteko ikusi bideo hau: https://youtu.be/q98mPaO95is
 

Hitz gurutzatuak egin eta gero Classroomen bidez partekatu eta inprimatuko ditugu. Bukatzeko  gelakideei, mailakideei edo etxekoei jarriko dizkiegu ea gurutzegrama egitea lortzen duten.

2018-01-09

BIZIDUNON FUNTZIOAK

Giza gorputza hainbat aparatuz eta sistemaz osatuta dagoen makina perfektu eta koordinatua da.
Aparatu bakoitza hainbat organoz osatuta dago.

Digestio-aparatua aztertuko dugu unitate honetan.

GORPUTZ APARATUAK

Unitate berri honetan, giza gorputza elkarrik loturik eta koordinaturik funtzionatzen duten aparatuen sistema dela jabetzeaz ezezik, elikagaiak, liseri edo digestio aparatua eta liseriketa prozesua ere langai izango ditugu.




2018-01-08

"... ETA HORRELA BIZITZEN GARA ..."

Gai berriarekin hasteko hurrengo bideoa ikusiko dugu:




Zer behar dugu osasuntsu bizitzeko?
Idatzi iruzkinetan orain arte egin ez duzun eta hemendik aurrera "ON egoteko" egiteko intentzioa duzun proposamen bat.