2018-05-31

MENDIXURKO PARKEA


Mendixurko parkean zehar egin dugun ibilalditxoan, bertan bizi diren animaliak zeintzuk diren ikasi dugu eta, gainera, animali horien aztarnak bilatu eta topatu ditugu! Ondoren, bertako behatokitik hegaztiak ikusi ditugu eta urtean zehar Mendixurren bizi diren hegazti ezberdinak zeintzuk diren ikasi dugu.

https://photos.app.goo.gl/nx8CMfA8r4flC5PD2


En el paseo que hemos dado por el parque de Mendixur hemos aprendido qué animales viven ahí. Además, hemos buscado huellas/rastros de esos animales y hemos encontrado cosas muy interesantes. Después, hemos observado las aves desde el observatorio que hay allí y hemos aprendido qué aves viven allí durante el año.

2018-05-26

JOLAS DEZAGUN ERROMATARREKIN!

                                          Cohors Prima Gallica

Bihar aukera izango dugu jolas erromatarrak ezagutzeko eta "Cohors Prima Gallica" taldekoekin jolasteko.
Animatu!   Bibat museoan egongo dira 11:30etatik 14:00etara.

2018-05-25

TRAMPOLINE

https://scratch.mit.edu/projects/22932907/

Trampoline proiektuak ireki eta aztertu elementu bakoitza:
Ikusi nola dagoen eginda eta egin aldaketa berriak: abiadura, pertsonaiaren izena, mugimenduak, agertokia …
Ondoren, bakoitzak bere trampolina egingo du honako baldintzak kontuan izanik:
-Zuen argazkia igo eta moldatu ekintzaren protagonista bezala erabiltzeko.
- Jolasa egin efektu eta soinu desberdinak erabiliz.

2018-05-23

2018-05-18

PADEL JOLASAK

https://scratch.mit.edu/projects/222357368/#fullscreen

https://scratch.mit.edu/projects/222342652/#fullscreen

https://scratch.mit.edu/projects/222345837/#fullscreen


https://scratch.mit.edu/projects/222359048/#fullscreen

https://scratch.mit.edu/projects/222347591/#fullscreen

https://scratch.mit.edu/projects/222343326/#fullscreen

https://scratch.mit.edu/projects/222347593/#fullscreen

https://scratch.mit.edu/projects/222347451/#fullscreen

https://scratch.mit.edu/projects/222349187/#fullscreen

https://scratch.mit.edu/projects/222358978/#fullscreen

ZETA-HARREN ERABILERA

Baina, nola da posible har batetik haria ateratzea? Zer hari mota da hori? Botoiak josteko erabiltzen dugun haria izango da?
Tira, lagunok! Dagoeneko irakurrita dugu horren gaineko kontu bat edo beste, ezta? Hobeto gogoratu dezazuen, hona hemen lehen irakurri duzuen informazio-testuan jasotzen dena:


Jakingo duzuenez, zeta-harra Txinakoa da jatorriz, eta lurralde horretako biztanleek asmatu zuten, duela 3000 urte inguru, zeta-haria ateratzeko eta oihala lantzeko prozesua. Zeta-oihala oso preziatua bihurtu zen, txinatarrek etekin ekonomiko handia ateratzen baitzioten haren salmentari. Merkatariek “Zetaren Bidea” deitzen zioten oihala beste lurralde batzuetara eramateko egiten zuten ibilbideari.

Txinatarrek ekoizpen-metodoa denbora luzean sekretupean mantendu bazuten ere, europarrek zeta-harrak eta marugatze zuriaren haziak lortu zituzten eta zeta egiten ikasi zuten. Ekoizpen-prozesuaren sekretua zabaldu ahala, zeta-harrak haien inguru naturaletik atera eta haztegi artifizialetara eraman zituzten, zeta-produkzioa handitzeko asmoz.

Ekoizpen-prozesuan, garrantzi handikoa da zeta-hari osoa apurtu gabe ateratzea. Horretarako, tximeleta oraindik barruan dagoela, kapuluak egosi egiten dira bigundu daitezen. Gero, tira egiten dute haritik, eta matazatan biltzen dute.

 Kapuluak egosi ostean geratzen diren krisalidak jaki modura erabiltzen dira Asiako zenbait herritan, proteina iturri baitira.

Ikusi ditugun bi erabilera horiez gain, beste batzuk ere badira; zeta-harrak flemak biguntzeko eta espasmoak arintzeko erabiltzen dira Txinako medikuntza tradizionalean eta, azken urteotan, kosmetika-laborategietan ikerketak egin dituzte zeta-harren erabileraren gainean.








Bukatzeko, gai honi buruz zenbat ikasi duzun jakiteko KAHOOT-eko galderak erantzun beharko dituzue.
Ondo zabaldu begiak, ba, lehiakideok!

2018-05-17

ZETA-HARRAK ZAINTZEN IKASTEN

 

Ikertzaile-lanetan trebatzeko aukera paregabea  zango dugu!

Gurekin dauden bitartean, eskulanetan prestatuko dugun zapata-kutxa berezia izango dute bizitoki.

Guretzat oparia izango da, baina, aldi berean, ardura handia ere bai: zeta-harrak izaki bizidunak dira,  beharrak dituzte, eta guk "gurasoena" egin eta ondo zaindu beharko ditugu. Hori dela eta, taldekide guztiok hartu behar dugu  zeta-harrak zaintzeko konpromisoa.

Hurrengo estekan irakurriko dugunez, zeta-harren zaintze-lana oso erraza da, eta ez dugu inolako arazorik izango egunero betetzeko.




2018-05-16

EKOSISTEMAK

http://agrega.hezkuntza.net/visualizar/eu/es-eu_2011090633_2230103/false


Gai berriarekin hasi gara: "NATURAREKIN BAT IZAN ETA HARREMANETAN SARTZEA". Girotzeko hemen agertzen den ariketa egingo dugu: