2018-05-18

ZETA-HARREN ERABILERA

Baina, nola da posible har batetik haria ateratzea? Zer hari mota da hori? Botoiak josteko erabiltzen dugun haria izango da?
Tira, lagunok! Dagoeneko irakurrita dugu horren gaineko kontu bat edo beste, ezta? Hobeto gogoratu dezazuen, hona hemen lehen irakurri duzuen informazio-testuan jasotzen dena:


Jakingo duzuenez, zeta-harra Txinakoa da jatorriz, eta lurralde horretako biztanleek asmatu zuten, duela 3000 urte inguru, zeta-haria ateratzeko eta oihala lantzeko prozesua. Zeta-oihala oso preziatua bihurtu zen, txinatarrek etekin ekonomiko handia ateratzen baitzioten haren salmentari. Merkatariek “Zetaren Bidea” deitzen zioten oihala beste lurralde batzuetara eramateko egiten zuten ibilbideari.

Txinatarrek ekoizpen-metodoa denbora luzean sekretupean mantendu bazuten ere, europarrek zeta-harrak eta marugatze zuriaren haziak lortu zituzten eta zeta egiten ikasi zuten. Ekoizpen-prozesuaren sekretua zabaldu ahala, zeta-harrak haien inguru naturaletik atera eta haztegi artifizialetara eraman zituzten, zeta-produkzioa handitzeko asmoz.

Ekoizpen-prozesuan, garrantzi handikoa da zeta-hari osoa apurtu gabe ateratzea. Horretarako, tximeleta oraindik barruan dagoela, kapuluak egosi egiten dira bigundu daitezen. Gero, tira egiten dute haritik, eta matazatan biltzen dute.

 Kapuluak egosi ostean geratzen diren krisalidak jaki modura erabiltzen dira Asiako zenbait herritan, proteina iturri baitira.

Ikusi ditugun bi erabilera horiez gain, beste batzuk ere badira; zeta-harrak flemak biguntzeko eta espasmoak arintzeko erabiltzen dira Txinako medikuntza tradizionalean eta, azken urteotan, kosmetika-laborategietan ikerketak egin dituzte zeta-harren erabileraren gainean.








Bukatzeko, gai honi buruz zenbat ikasi duzun jakiteko KAHOOT-eko galderak erantzun beharko dituzue.
Ondo zabaldu begiak, ba, lehiakideok!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina