Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019-05-30

BISITA SANTA MARIA KATEDRALERA: JOLASAK

Ikasitakoaz jabetzeko jolasa:


https://create.kahoot.it/share/a9677e09-7473-46da-ba79-f592be6d0685



 Katedral baten elementu arkitektonikoak ezagutzeko jolasa:

https://es.educaplay.com/recursos-educativos/c-179673-1-hiztegia_1.html


Katedralean jende asko ari da lanean; horien lanbideak ezagutzeko urkatu-jolasa,  guztira 13 lanbide daude.

https://www.flippity.net/hm.asp?k=1CVc2kT0YcVRdhkBhY313IVyFN7iXFarUSj0RWBVKkt0

2019-05-29

"Katu bazen behin...Gasteizen" ipuina

Santa Maria Katedralaren sekretu guztiak ezagutzeko,  "Katu bazen behin...Gasteizen" ipuina irakurriko dugu.
(Ainhoa Gomez, idazlea; Ismael GarcĂ­a, marrazkilaria. Santa Maria Katedrala Fundazioa)

Ipuinean aurrera egin ahala, hainbat galdera egingo dituzte. Erantzun galdera horiek aurrera egin baino lehen.
https://drive.google.com/file/d/0B1M94SiEUhcPSXFGQlBqdkFRcUE/view


Liburua deskargatzeko esteka:

2019-04-12

KORRIKA-7. PROBA


 PROBA:

Zenbat kilometro egingo ditu Korrikak Gasteizen? Zein da gure ikastolak egingo duen kilometroa?

Pistak:

Hiriburuetako ibilbideak

2019-04-11

KORRIKA-6. PROBA: KLIKAHOOT



https://create.kahoot.it/share/duplicate-of-korrika21/221429f1-da80-46d2-a945-196bd38098f3


 PROBA:

Zenbat puntu lortu dituzu?

Idatzi zenbaki hori letraz eta akats ortografikorik gabe iruzkinetan.


Pista:

Zenbakien idazkera



2019-04-10

KORRIKA-5. PROBA: IPUINA



Hementxe duzue KORRIKA 21eko ipuina!
Zeri buruzkoa izango da? Erreparatu al diozue izenburuari?
Ikimilikili… klik! Entzun al duzue sekula hitz bitxi hau? Zer esan nahi ote du?
Entzun edota irakurri ezazue ipuina eta argituko zaizkizue zalantza guztiak!

Deskargatu ipuinaren testua hemen.
Ipuina entzuteko klik egin hemen. 

PROBA:
Saia zaitezte ipuinari amaiera aldatzen. Ea zein abentura bizitzen dituen Graxi sorginak zuen ipuinen bukaeretan! 

2019-04-08

KORRIKA-3. PROBA


Ezagutzen al duzue aurtengo abestia?

Mad Muasel, La Furia eta Fermin Muguruza dira kantaren interpreteak. Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahastu dituzte abesti indartsu eta berritzaile honetan.




Liveworksheets-en abestiaren hutsuneak beteko ditugu:

Korrika 21, una ficha interactiva de karmelegarcia
liveworksheets.com


PROBA:
Orain kantaren egileei jarriko diegu arreta.

Ea zenbat informazio lortzen duzuen kantaren egileei buruz
(www.badok.eus webgunea erabili dezakezue horretarako).





2019-04-05

KORRIKA-2. PROBA

KORRIKA badator!

Aurten ere, KORRIKAko lekukoa eskuz esku ibiliko da Euskal Herrian barrena!

Baina, ba al dakizue zein den KORRIKA 21eko leloa? Klika.

Zer esan nahi du? Zenbat esanahi ote ditu? Erabiltzen al duzue hitz hau?



PROBA:

Partekatu iruzkinetan zuen gogoetak galdera hauei buruz:

Zein aldaketa egin ditzakegu gure eguneroko jardunean euskararen alde?

Zertan egin dezakegu klika?

2019-04-04

KORRIKA-1. PROBA


Zer da Korrika? Zein urtetan antolatu zen lehen Korrika? Nondik nora joan zen?

(http://www.korrika.eus/ webgunea erabili dezakezue informazioa bilatzeko).

2019-04-03

KORRIKA ETA LEHIAKETA


http://www.korrika.eus/



Korrikan murgilduko gara berriro eta gure lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Datorren ostegunean hasita eta Korrika bukatu arte proba batzuk jarriko dizkizuegu gure blogean.

Hona hemen arauak:

1. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
2. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
3. Proba guztiek nolabaiteko lotura dute  Korrikarekin.
4. Saria lortzeko proba guztietan parte hartu behar da.
5. Irabazleak proba gehien gainditu dituzten bi pertsona izango dira. Berdinketa izatekotan zozketa egingo da ikastolan, sari bat  egongo baita 6. mailako gela bakoitzean.
6. Iruzkinak bidaltzeko azken eguna apirilaren 14a da.
7. Saria liburu bat izango da.

2019-03-29

BOOKTRAILER

Zer da Booktrailer bat...?
Booktrailer bat, liburu bat sustatzeko egiten den bideo bat da. Bideo hori interneten argitaratzean irakurle berriak lortzeko aukera handitzen da

Booktrailer baten elementuak:

  1. Liburuaren eta argitaletxearen aurkezpena.
  2. Liburutik hartutako jatorrizko testuak aukeratu. 
  3. Irudiak: Liburuko ilustrazioak erabili eta irudirik ez balu, interneten bilatu ideia bat egiteko baliogarriak direnak.
  4. Idazlearen informazioa eman.
  5. Argitaratua izan den data eta non aurki daitekeen azaldu.

Nola egin Booktrailer bat?

  • Bildu taldeka eta adostu nola egokitu behar duzuen narrazioan egindakoa, Booktrailer baten itxura izan dezan.
  • Sortu Booktrailer bat aurrez aipatu ditugun elementu eta ezaugarriak errespetatuz.
  • Sortutako Booktrailerra gure blogeko  Liburutuberseko atalean publikatuko dugu.
Adibidea:



Adobe Spark-en erabilera:

2019-02-04

HERRANDARREN INSTITUTUAN




Gaurko goiza Herrandarren Institutuan eman dugu.
Hasteko, jaialdi bat izan dugu. Bertan  Institutuko ikasle batzuk eta 6. mailako hiru ikastoletako ikasleek hartu dugu parte. Guk, bertso bat kantatu dugu.
Era askotako emanaldia izan da: musika, bertsoak, dantza, ...
Gero, Maialen,  Maien, Hegoi eta Kimetzeren  eskutik  Institutuko areto guztiak ikusi ditugu. Primeran erakutsi digute! eta zein ondo erantzun dituzten guk egindako galderak!
Datorren kurtsoarekin pentsatzen ari gara, baina 6. maila gainditu beharra dago oraindik!

Hau da prestatu dugun bertsoa:

Aurten berriak gara
ta zenbat apuru
parterik ez jartzea
da gure helburu.
Irakasle berriak
izango ditugu
txarrak ez izatea
guk espero dugu.

Laster etorriko da
hurrengo fasea
lagun berriak egin
ta ezagutzea.
Ikastetxe honetan
lasai ibiltzea
behintzat espero dugu
Ondo pasatzea

Ai egoera nola
aldatzen den hemen
gazteenak gu gara
zaharrenak lehen.
Arantzabelakook
ezagutu ondoren
ikusiko duzue
zein jatorrak garen.

Ea ikastea ez
den horren astuna
jolastokia da guk
maitatzen duguna.
Oso garrantzitsua
da gure jarduna
hemen ebatziko da
Gure etorkizuna.