6. maila - Txanela 4. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
6. maila - Txanela 4. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019-04-16

ERDI AROKO GASTEIZ - 6. MAILA B

Gure hiriaren historia ezagutzeko aukera izan dugu gaur. Mikel eta Leire gidari izanik Erdi Aroko Gasteizen berri izan dugu.
Dinamika ludiko batekin hiriko eraikin esanguratsu batzuek gordetzen duten historia oinarri izanda altxor preziatuaren bila ibili gara; baita topatu ere.
https://photos.app.goo.gl/6EfwvULqQpqfQtVFA

2019-04-09

ERDI AROKO GASTEIZ- 6. MAILA A

Zein polita den gure hiria, eta zenbat historia gordetzen dituen!

Erdi Aroko Gasteiz aztertzeko aukera izan dugu bi adituekin: Xuban eta Mikel.

Pistak jarraituz eta argibideen bitartez, Erdi Aroko eraikin, ohitura  eta

gertaera garrantzitsu batzuk ikasi ditugu.

Orain badakigu noiz eta nola sortu zen gure hiria!



https://photos.app.goo.gl/DyLEPxgFQEUqNgfa7

2019-04-04

IBILBIDEA ERDI AROKO GASTEIZEN ZEHAR



Laster ibilaldi bat egingo dugu gure hiriko Erdi Aroko hirigunean zehar.

Ibilbidea egin baino lehen, bisitan kontatuko digutena hobeto ulertzeko, hainbat gauza ikertzea baliagarria izango zaigu.

Hasteko, bideoa ikusiko dugu, baina kontuz! Azken ikerketa historikoek bideoan emango dituzten hainbat datu eta gertakizun beste modu batean izan zirela esaten digute, esaterako, hiriaren eraikuntza-faseen bilakaera. Badirudi hiriaren lehen forua 1150-1157 urteen artean eman zela eta lehen harresia hamarkada batzuk lehenago eraiki zela.


Zenbat ulertu dugun jakiteko, jolas honetan arituko gara denok batera :

2019-03-14

IDAZKERAREN HISTORIA

Idazkeraren historia from Ikaselkar on Vimeo.

PALEOLITOA-NEOLITOA

PALEOLITOA:
PALEOLITOKO ASMAKIZUNAK:
NEOLITO GARAIKO BIZITZA:

NEOLITO GARAIKO IRAULTZA


Mendeetan zehar, gizakion bizitzeko eran bi aldaketa nabarmen izan direla ikasi dugu, bi iraultza handi: Neolito garaikoa eta Industria iraultza.

Orain  Birraitonaren makina I ikusiko dugu, lehen gizakiaren gaiari dagokion atala, Neolitoari buruzkoa, hain zuzen.. Gogoratzen? Lehenengo mailan... tokitan dago hura!

2019-03-13

HISTORIAURREA






Bideoak ikusi eta gero, bakarka, bi aroen arteko desberdintasun nabarmenak jasoko ditugu, idatziz. Gero, taldean berrikusiko dugu bildu dugun informazioa.

2019-03-11

MAKINA SINPLEAK

Makina sinpleak gizakiak antzinatik erabiltzen dituen eta lan fisikoa arindu eta errazten dioten oinarrizko tresna batzuk dira.
Aizkoran, karraskagailuan, zulagailuan eta beste hainbat tresnatan oinarrituta sortu ziren lehenengo lanabesak, eta tresna horien hainbat adibide aurkitu izan dira antzinako gizakia bizitako lekuetan: aiztoaren edo labanaren modura zorroztutako harriak; lurra zulatzeko edo harrotzeko aitzurrak; hainbat erabileratako aizkorak; hezurrezko, adarkizko edo harrizko muturra duten ehizarako lantzak...
Tresna horiek, eraldatuta, jakina, oraindik ere erabiltzen dira.
Makina sinpleek gizakiaren parte-hartze zuzena behar dute funtzionatzeko eta gauzak mugitzeko, igotzeko, jaisteko, banatzeko, elkartzeko eta beste hainbat gauzetarako balio dute. 
Hauexek dira makina sinple ezagunenak: palanka, txirrika, gurpila, plano inklinatua, tornua eta ziria.

(https://eu.wikipedia.org/wiki/Makina_sinple) 




Makina Sinpleak from Ikaselkar on Vimeo.

2019-03-04

GURE HISTORIA BI MINUTUTAN

Gai berriarekin hasiak gara eta, oraingoan, gizakiaren asmakizunak, aurrerapen teknologikoak, neolitoa, industria-iraultza eta horrelakoetan murgilduta ibiliko gara. Hasteko, gure historia bi minututan ikusiko dugu: