5. maila - Jarduera osagarriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
5. maila - Jarduera osagarriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018-06-22

2017-18 IKASTURTEKO AZKEN EGUNA




Aurten irakurtzeaz gain, beste betebehar bat ere proposatu nahi dizuegu udan egiteko. Zuen berri izan nahi genuke eta horretarako badakigu zer egin dezakezuen: argazki bat eta testu txiki bat idatzi gure kortxo birtualetan.Goiko aldean daude eta gela bakoitzak berea du, gogoratu pasahitza behar dela sartzeko. Horrela, denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea... Ez zaitezte alferrak izan, bi hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe.
Ondo pasa oporrak!
Ikasturteko azken eguneko argazkiak ikusi nahi badituzue Ikastolako Webgunean dituzue.

2018-05-31

MENDIXURKO PARKEA


Mendixurko parkean zehar egin dugun ibilalditxoan, bertan bizi diren animaliak zeintzuk diren ikasi dugu eta, gainera, animali horien aztarnak bilatu eta topatu ditugu! Ondoren, bertako behatokitik hegaztiak ikusi ditugu eta urtean zehar Mendixurren bizi diren hegazti ezberdinak zeintzuk diren ikasi dugu.

https://photos.app.goo.gl/nx8CMfA8r4flC5PD2


En el paseo que hemos dado por el parque de Mendixur hemos aprendido qué animales viven ahí. Además, hemos buscado huellas/rastros de esos animales y hemos encontrado cosas muy interesantes. Después, hemos observado las aves desde el observatorio que hay allí y hemos aprendido qué aves viven allí durante el año.

2018-03-22

UDALA

Aste honetan Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailak antolaturiko ibilaldi bat egin dugu: Gasteizko Udaletxea. Hainbat geldiune izan ditu : Montehermoso, Villasuso, Plaza Berria eta Udaletxea. Begiraleak udaletxearen zereginen inguruan hitz egin digu, bere funtzioak, antolaketa etab...
Amaitzeko, udaletxeko hainbat areto bisitatu ditugu eta Osoko Bilkura txiki bat ere egin dugu.
https://photos.app.goo.gl/eEhwhp39mu8nyQo52


Esta semana hemos realizado otro itinerario organizado por el Departamento de Educación del Ayuntamiento: Visita al Ayuntamiento. Hemos hecho varios altos en el camino: Montehermoso, Villasuso, Plaza Nueva y Ayuntamiento. Nos han hablado de las diferentes funciones del Ayuntamiento y de los diferentes servicios que presta a la ciudadanía.
Para terminar, hemos visitado diferentes salones y hemos hecho un pequeño Pleno.

2018-03-13

UDALA IRTEERA- 2.ekintza

Udalak hainbat eginkizun ditu udalerrian; eginkizun horiek gauzatzeko, prestakuntza berezia duten 3.000 langile inguru ditu eta hainbat zerbitzu.

Hizki-zopa eta gurutzegrama batzuk egingo ditugu, gai horri buruz zenbat dakigun ikusteko :

https://es.educaplay.com/es/coleccion/179669/2/udaleko_langileak.htm


UDALA IRTEERA - 1. ekintza

Egingo dugun ibilbidean hurbiletik ezagutuko ditugu Gasteizko Udalaren jarduerak eta baita Udala ere. Gasteiztarrok hiriaren erabaki batzuetan parte hartzeko aukera dugula ere ikusiko dugu.

Hasteko, Gasteizko Udaleko osoko bilkura baten bideo honen hasierako zatia ikusiko dugu.




Non daude?
Nortzuek hartzen dute parte?
Zertarako egiten dira bilera horiek?
Nola heltzen dira akordioetara?


2018-03-02

GASTEIZKADA

Kaixo!

Ez dakigu 5.mailako txoritxoek zerbait esan dizueten baina...GASTEIZKADAN parte hartuko dugu! Gasteizkadan, hiriko eskola ezberdin batzuk parte hartuko dugu eta goiz oso bat emango dugu gure hiriko erdialdean.
Proiektu hau, oso oso labur esanda, teknologia berriak erabiliz ginkana bat sortzea da. Ginkana prestatzea ez da irakasleon lana izango, ikasleen lana baizik. Ikasleek erdialdean dauden lekuak aukeratuko dituzte eta leku bakoitzean egiteko proba bat diseinatuko dute. Probak dibertigarriak eta motibatzaileak izan behar dira. Adibidez, antzerki bat egitea, mannequin challenge bat egitea, leku horretan sartzea eta bertako langileei galderaren bat egitea, ...
Probak gelan diseinatuko ditugu, klase orduetan. Baina, zer deritzozue asteburu honetan erdialdean zehar paseo bat ematen baduzue eta prestatuko dugun ginkanan agertu ahal diren lekuak aukeratzen badituzue? Zein da zuen seme-alaben txoko gustukoena? Agian batzuena Aihotz plaza izango da. Beste batzuena, ordea, Kordoi etxea. Modernoagoak direnentzat, agian, Artium museoa.

Anima zaitezte eta, hemen azpian (iruzkin batean), idatz esazue erdialdeko txoko kuttun bat. Txoko hori zein den idazteaz gain, ipini ezazue bertan egin daitekeen proba bat.

Hona hemen adibide bat:

LEKUA: GASTEIZKO KATEDRAL ZAHARRA
PROBA: HARRERA DAGOEN LEKURA SARTU ETA BERTAKO LANGILE BATI HURRENGOA GALDETU:
-ZENBAT BALIO DU SARRERAK? ZEIN HIZKUNTZATAN EGIN DAITEKE BISITA? ZENBAT DENBORA IRAUTEN DU BISITAK?

IKASLEAREN IZENA ETA GELA.



Kaixo!

¿Qué tal?

No sabemos si algún pajarillo de 5º os ha dicho algo pero….¡vamos a participar en la GASTEIZKADA! Además de nuestra ikastola, más centros de Vitoria-Gasteiz van a participar y pasaremos una mañana entera en el centro de nuestra ciudad.

Este proyecto, en resumen, trata de crear una yincana usando las nuevas tecnologías. Preparar la yincana no va a ser tarea de los maestros, serán los alumnos los que lo hagan.  Estos, elegirán sitios que estén en el centro, y diseñaran una prueba para llevarla a cabo en cada uno de ellos. Las pruebas tienen que ser divertidas y atractivas. Por ejemplo, hacer un teatro, hacer un mannequin challenge, entrar a un sitio y hacerle alguna pregunta a la persona que esté trabajando allí,…

Las pruebas las diseñaremos en clase. Pero, ¿qué os parece si este fin de semana dais un paseo por el centro y elegís los sitios que pueden aparecer en la yincana? ¿Cuál es el rincón preferido de vuestros hijos e hijas? Igual, algunos elegirán la plaza del Machete. Otros, por el contrario, la casa del Cordón. Los que son más modernos, igual el Artium.

Animaos y escribid con vuestras hijas e hijos aquí debajo (en un comentario) el nombre de un rincón del centro, el más especial o atractivo para vosotros. Además de escribir cual es, poned alguna prueba que se pueda hacer en dicho lugar.

Aquí tenéis un ejemplo:

SITIO: LA CATEDRAL VIEJA (SANTA MARÍA)
PRUEBA: ENTRAR A LA RECEPCIÓN Y PREGUNTARLE LO SIGUIENTE A LA PERSONA QUE ESTÉ ALLÍ:  
-¿CUÁNTO CUESTA LA ENTRADA? ¿EN QUÉ IDIOMA SE PUEDE HACER LA VISITA? ¿CUÁNTO TIEMPO DURA LA VISITA?

NOMBRE Y CLASE DEL ALUMNO/A





2018-02-20

SANTA MARIA KATEDRALA

Bai merezi duela katedrala bisitatzea!
Gasteizko Santa Maria Katedralera egin dugun bisitan gure eraikin berezi honek dituen gaixotasunak ezagutu ditugu.

Bai, gaixorik dagoela esan digute, baina arazoak konpontzeko jakintsu talde bat  lanean ari da, beraz, lasai egon!
Bisitaldiaren ondoren, eskulan politak egin ditugu.



2018-02-15

KATEDRALERA JOANGO GARA!

Katedralean egiten ari diren zaharberritze-lanak ezagutzeko bideo ikusi ondoren, hurrego Kahoot-en zenbat ulertu dugun ikusiko dugu:


https://play.kahoot.it/#/login?next=%252Fk%252F142d699f-acd0-4e09-81c5-83e7b0f01e84


Katedralean jende asko ari da lanean, horien lanbideak ezagutzeko urkatu jolasa egingo dugu; 13 lanbide daude:

https://www.flippity.net/hm.asp?k=1CVc2kT0YcVRdhkBhY313IVyFN7iXFarUSj0RWBVKkt0



Eta bukatzeko Katedralian sartuko gara. Esteka honetan puzzleak, memory, margotzeko eta inprimatzeko marrazkiak aurkituko ditugu:
http://www.catedralvitoria.es/katedralia/katedralia.html

2018-02-09

INAUTERIAK

Inauteriak hasten direla ospatzeko jai erraldoia antolatu dugu gaur ikastolan.

Aurten aukeratu dugun gaia "Euskal Mitologia” izan da.

Jaiari bukaera emateko,  txokolatada izan dugu Guraso Elkarteak gonbidatuta.





Como  comienzo de los carnavales hoy por la tarde hemos celebrado una gran fiesta en la ikastola .

Hemos trabajado con gran entusiasmo en la preparación de los disfraces y como puede verse en las fotos el tema de este año ha sido la mitología vasca.

2017-12-15

ARTE EDERREN MUSEOAN

Gasteizko Arte Ederren Museoa bisitatu dugunean, hainbat artista arabarren artelan ikusi ditugu, eta batez ere,  Olano margolari ospetsuarenak. Margolari klasiko eta modernoen arteko desberdintasunak  aztertu ditugu.
Ondoren, gure sormena erabiliz,  konposizioak eta kolageak egiteko aukera izan dugu; lehenak taldeka, eta bigarrenak, bakarka. 

Gustura aritu gara eta  lan politak atera zaizkigu. Ikusi nahi badituzu,  klikatu argazkian.



2017-11-20

IRRISTAKETA IKASTAROA

Aurten ere izotz gaineko irristaketa ikastaroa izan dugu. Bertako hiru irakasleen esanetan, helburuak ondo baino hobeto bete ditugu; eta jarrera bikaina izan dugu. Horrez gain, primeran ibili gara! Ikusi argazkiak!

2017-09-26

PARKEAN MARRAZTEN


Gaur Ikastola ondoko parkera atera gara paisaia marraztera.
Batzuentzat lan zaila izan da, zuhaitz, errepide, eraikin... dena argazkia baliz bezala egin behar zen eta.
Oso lan politak egin ditugu, akuarelaz margotutakoan politagoak geldituko dira!
Argazki gainean klik eginez gero, gehiago ikus ahal izango dituzu.