2018-06-15

ZATOZ GORBEIARA!


EGUNA: Ekainak 18

ORDUTEGIA:
09:30 ikastolatik atera
10:00-10:15 Taldearen harrera eta aurkezpena Areatzan
10:-11:30 Parketxea
11:30-12:00 Hamaiketakoa
12:00-12:30 Saldropora autobusez
12:30-14:00 Ibilbidea
14:00-15:00 Bazkaria
15:00-16:00 Ekintza dinamikoak
16:45 Ikastolara heldu




Programa honetan proposatzen den ibilbidea, Saldropoko aparkalekuan hasten da.
Gutxi gora-behera 1,5 km-tako ibilbide zirkularra, laua eta zailtasunik gabekoa da.
Saldropoko hezegunea inguratzen duen ibilbide honek 1ordu 30”ko iraupena du.
Ibilbidea, ginkana baten laguntzaz burutuko dugu, programarekin bat datozen edukiak landuz; ekosistemak, erabilerak, landaredia, fauna, paisaia, ibaiaren azterketa,etab.
Inguru hau oso egokia da programa lantzeko, ibilbide erraza izateaz gain aukera ezberdinak eskaintzen baitizkigu; hezegunea, larrea, ibaia eta basoak baitaude.

Zer eraman behar dugu?
* Hamaiketakoa eta bazkaria.
* Arkatza eta borragoma.
* Zira edota berokia.
* Mendirako oinetako egokiak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina